Zein izango da aurtego nobedadea?
Aurrekoetan esan bezala Gazte Asanbladaren neska-mutilak izugarrizko ekintzak antolatzen dituzte. Altsasun ospatzen diren jai gehienetan zerbait berria eta alternatiboa egiten dute herri osoarako entretenimendu eta gusturako.
Altsasuko Feriak asteburu honetan ospatuko dira eta Gaztetxeko taldea oraindik ez du zehaztu ekarriko dituzten berrikuntzak. Ohikoak diren kontzertuez gain, umeentzako jokuak eta antzezlanak antolatzen dituzte baina aurten ez dute oraindik honelako ekintzaz berri eman.
Ihaz, Feriaren asteburua baino aste bat lehenago, Altsasutik, ezkontza garratzitsu baten gonbidapenak eman zituzten. Eta ezkontza ez zuen inor uztegabean utzi.
Ezkonkideak eta gonbidatuak goizetik hasi ziren txarangaren laguntzarekin herritik zehar tabernaz taberna joaten. Banketea herri bazkari erraldoi batean egin zuten PeƱekin batera. Bitartean, Foru enparantzan azkeneko apaindurak jartzen egon ziren ezkontzaren momentua ailegatu arte. Ez zen ezer falta , alfonbra gorria, gonbidatuak (Opus aldeko jendea eta euskaltzale abertzaleak), abesbatza...falta ziren bakarrak ezkonkideak ziren. Bostetan Benedikto XVI.a agertu zen eta pixkat geroago, edozein ezkontzatan bezala, nobia, ikurrina inoiz baina handiago eta politago. Bost minutuko atzerapenarekin agertu zen nobia, Miguel Sanz Nafarroako presidentea beraren laguntzaile talde osoarekin. Dena ongi zihoan Aita Santuak hitzegiteko edo amen egiteko aukera eman zuen arte. Zeruko ateak ireki ziren eta Franco enparantzan agertu zen. Azkenean ezkontza ez zen burutu Miguelek ospa egin baitzuen.
Enparantzan zegoen jende guztia txaloka hasi ziren bai ezkontzaren bukaera zoriontsuagatik bai Altsasuko Gazte taldearengatik. Izan ere, herriko jendeak eskertzen ditu horrelako gauzak nahiz eta ideologi zehatzeko talde batek antolatuak izan.
Aurten honelako momentu dibertigarri gabe geldituko gara, ala?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: