Zine Txiroa
Gaztetxeak herriarentzako alternatiba moduan sortzen diren mugimenduak direnez, gizartearen alde guztietan partehartzea nahi izaten dute kolektibo honetan dauden jendea. Hori gertatzen da Altsasuko Gazte Asanbladaren kasuan.
Kontuan izanda Altsasu herri "txikia" dela eta zine handirik ez dagoela eta dagoena nahiko garestia izan daitekeela oraingo gazteentzako, orain dela urte pare bat erabaki zuten Zine Txiroa deitutako filmen emanaldiak egitea.
Zine Txiroaren ideia ez da berez AGAkoa, izan ere, Euskal Herriko beste herri batzuetan denbora daramatzate honelako emanaldiak ematen. Ez dakit zer nolako onarpena izan zuen beste herrietan, Altsasun, ez baitzuen arrakasta handirik izan.
Hasieran, ostegun arratsaldetan Gaztetxean bertan botatzen hasi ziren filmak. Baina denborarekin eta jendearen pasibotasuna ikustean Iortia Kultur gunera trasladatzea pentsatu zuten eta herriarentzako erosogoa izango zelako, Kultur gunea herriaren erdialdean baitago. Emisioen eguna ere aldatu zuten astearteetatik ostegunetara ostegunetan jendea denbora gehio duelako.
Gaztetxetik antolatzen dituzten ekimenen berri egiteko publizitatea ez da inoiz falta eta kasu honetan ere, astero, filmen informazio osoa jartzen zuten Altsasuko kaleetatik.
Baina halere, jendea ez zen animatzen. Eta pena bat da ze zine emanaldi honetan botatzen zituzten filmak zeregin sozial edo arazo sozialei buruzkoak ziren. Bizi garen munduaren ideia bat egiteko edo bizi garen gizartearen irudi errealago bat egiteko modua, hau da, normalean zineman ez dugun mundu errealago bat Hollywoodetik urrun dagoena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: