Mitologia eta historia

UNZ 1570717951349 UNZ | 2023-03-21 23:06




GURE MEMORIAREN UNE LAUSOAK

UNZ 1570717951349 UNZ | 2022-07-13 16:01



Iriaun gazteluaren sekretua

UNZ 1570717951349 UNZ | 2022-03-03 23:15


Urtea ongi hasteko, Xabier Irujo berriz datorkigu dokumentu apurtzaile batekin. 1789koa da agiria. Frantziar iraultza hasia zen eta bertan sortu berri zen asanbladak Nafarroako foruak deusestatzeko erabaki irmoa hartu zuen feudalismoa ezabatzearen aitzakiarekin. Egoera horren aurrean Étienne Polverelek, Nafarroako Erresumako sindikoak (ordezkariak), 1789an Batzar Nazional Konstituziogilearen eta Frantziako erregearen aurrean defendatu zuen nafar estatua erresuma independentea zela eta ez zela inoiz Frantziako Erresumaren parte izan; beraz, bere menpekoak ez ziren frantsesak, nafarrak...


Lehengo ekainaren 1ean Jose Luis Orella historialari eta ikerlari Iruñarra izan genuen Azpeitian Loiolako Iñigoren historia kontatzeko. 1521eko Noaingo guduaren inguruko hitzaldi sortaren barruan kokatzen da hitzaldi hau.  Badakigu, Azpeitiarrak, egun batean Iñigo izateari utzi eta Ignacio izatea erabaki zuela. Bada, Orella lehenengoari buruz arituko zaigu, Iñigo Loiolakoari buruz, alegia. Urola bailarako gehientsuenak dakigu gure Iñigo ez zela hain santu santua ere izan; zeharka bada ere zerbait entzun dugu, nahiz eta ezer garbirik ez jakin. Jose ...


Lehengo Ekainaren 21ean Joseba Asiron izan genuen Azpeitian, Nafarroaren konkistari buruzko hitzaldi bat emanten. Noaingo bataila gogorarazteko egiten ari garen ekimenetako bat izan zen ekitaldia. Asironek maisutasunez azaltzen ditu 1521 eta 1530 urteen artean gertatutakoak. Gainera, sartu dizkiguten zenbait gezurtxo agerian uzten ditu. Aho bat baino gehiago itxiko ditu bideo honek, zalantzarik gabe.


Birjinak edo putak?

UNZ 1570717951349 UNZ | 2021-07-12 18:19

Amaia Nausia izan genuen Azpeitian lehengo martxoaren 24an. Maisuki azaldu zigun nola iritsi garen gaur egungo patriarkatura eta zein izan zen nafarroako emakumeen egoera 1512ko inbasioan eta ondoren.  Hitzaldia bere liburuan oinarrituta dago. Liburua erosterik nahi izan ezkero hemen informazio gehiago: https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/virgenes-o-putas Oso erraz irakurtzen da liburua. Gaur egungo emakumeen egoera ulertzeko ezinbestekoa. Bikain dokumentatuta dago bere lana. Zalantzarik gabe Euskal Herriko historialari onenetako bat dugu Amaia.