Gure historiaren pasarte lotsagarriak

UNZ 1570717951349 UNZ | 2022-09-02 00:41
1

naparzuzterrak@gmail.com 1662194693636

Tristeak dira Euskal Herriko iraganaren zati asko eta asko, loriatsuak gutxi batzuk eta, tartean, lotsa-emangarriak ere baditugu. Azken horietaz arituko gara oraingoan.

 Nahi baino gehiagotan esan izan digute gipuzkoarrek Nafarroaren konkistan militarki parte hartu zutela. Tristea da, baina egia da hein handi batean. Victor Herreroren bideo honetan garbi ikus daiteke Gipuzkoako eliteek parte hartze zuzena izan zutela Nafarroako konkistan. Are gehiago, Jose  Luis Orella historialariaren liburu honetan agertzen da, Gipuzkoako eliteek, oro har, oso sintonia ona zutela Gaztelako erregeekin; bai konkista haurretik, bai konkista urtean eta baita ondoren ere. Ez uste Oinaztarrak bakarrik aritu zirela gazlelauen alde, Ganboatarrak ere tartean izaten ziren.

  Goian aipatutako bi historialariek iturri primarioak erabili dituzte beraien lanetan, gure bideo guztietako historialariek egiten duten bezala. Beraz informazio oso fidagarria da proposatzen dizueguna.

 Dena den, argitu beharra dago Gipuzkoako jauntxoek betetzen zituztela Gaztelako erregeen esanak, herritar xumeak gerrara derrigortuz. Hona hemen erabiltzen zituzten “argudioen” adibide bat: “…luego sin dilacion fuesen todos a son de guerra, padre por hijo e hijo por padre … so pena que al que y no fuese, fuese caydo en mal caso y sus bienes fuesen aplicados a la Camara y Fisco de sus Catolicas Magestades”.

 Kepa  Azkoitiarrak ere ederki azaltzen du artikulu honetan garai hartan gertatu zena.

 Ikusi bideoa, irakurri liburua eta artikulua, eta zeuek atera kontuak. Hurrengo batean pasarte loriatsuetaz arituko gara.


Utzi iruzkina: