Nabarralde fundazioak bere dokumentalak irekian jarriko ditu itxialdian historia pixka bat ikas dezagun. Lehenengo bideoa beraien You tube kanalean jarri dute: Beloaga Oiartzunen dagoen nafar gaztelua da Beloaga. Oso gomendagarria da bideoa. Animatu ikustera!!!


Itxi liburuak

UNZ 1570717951349 UNZ | 2020-03-26 00:10

EITBk aspaldiko partez berri on bat eman digu itxi liburuak programarekin. Dirudienez, ez naiz ni hori pentsatzen duen bakarra, audientzia onak lortzen ari baita berau. Gaizka Arangurenek zuzentzen duen saioak ostegunero kontatzen digu (futbolaren baimenarekin) Euskal Herriko historiaren pasarte interesgarriren bat. Euskal pertsonaia famatu bat aukeratzen du gu historiazale bihurtzeko helburuarekin. Hemen aurki ditzakezue orain arteko programak: Donostiaren suntsiketa Euskal Herriko historiaurrea Elkano eta lehen mundu bira Amaiurko gazteluaren historia Erromatarren garaia O...


Gustura kontatuko nizueke zein den Euskal Herriko baserririk zaharrena; baina, egia esan, ez dizuet esango, ez baitakit. Hala ere, ziurtasunez esan dezaket zenbaitzuek kontatu digutena baino zaharragoak direla. Otsailaren 15ean,  'Bergarako baserriak, jatorriaren ikerketa lana' hitzaldia eman zen Udaletxeko pleno aretoan, goizeko 11:00etan. Bertan esan ziguten Bergarako baserri zaharrenak 601 urte, gutxienez, badituela (1419 urtekoa). Ibon Telleria arkitektoak, Josue Susperregi dendrokronologoak eta Patxi Larrañaga historia ikertzaileak 2019an egindako ikerketak emaitza hor...


Otsailaren 4an Juan Martin Elexpuru izan genuen Azpeitian, Iruña-Veleia aferari buruz hitzaldia ematen. Komunikabide gehienek errena faltsutasunaren alde egiten duten bitartean, Elexpururen argudioek justu kontrakoa frogatzen dute. Ondorengo bideoan komunikabideek kontatzen ez dutena ikusi eta entzun ahalko duzue, gero bakoitzak erabaki dezala. Adibide bezala, hona hemen epaiketan jazo den gertaera bat eta inork kontatu ez duena. https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/06/andoni-tarrino-arkeologoa-asteazkeneko-saioan-ez-du-ez-descartes-eta-ez-rip-ipintzen/  


Azaroaren 13an Axier Lopez (Argiako kazetaria) izan genuen Azpeitian, Elkanori buruz kontatzen EZ diren gauzak kontatzeko. Zerrenda luzea bota zuen eta konturatu ginen gure Elkano ez zela izan guk uste bezain mutiko txintxoa. Jarraian agertzen den bideo honek lagunduko dizu Elkanoren informazio osoago bat izaten; gero zuk zeuk erabaki zein trataera emango diozun gure pertsonaia ezagun horri. Hona hemen bideoa:    


Elkanoren mundu-bira

UNZ 1570717951349 UNZ | 2019-11-04 00:08

 Sarritan entzun izan dugu euskaldun batek eman ziola lehenengo aldiz munduari bira; Juan Sebastian Elkano itsasgizon getariarrak, hain zuzen ere. Harro kontatzen dugu edozeinen aurrean gizon horrek egin zuen balentria. Baina, ba al dakigu benetan zein eta zer izan zen Elkano? Berriki berari buruz film bat ere egin dute. Baliabide asko jarri ditu espainiar gobernuak film hori aurrera eramateko, baina film horrek kontatzen al du egia osoa?  Bada, azaroaren 13an aukera ederra izango dugu Juan Sebastian Elkano gertuagotik ezagutzeko, eta batzuek kontatu nahi ez digutena jakiteko. A...


Gure historia gure erara kontatua

1 1
UNZ 1570717951349 UNZ | 2019-10-10 22:35

Kaixo, euskal mundu!! Urolako Nafarroa zaleak gara eta blog hau sortzea erabaki dugu gure historia geure modura kontatzeko asmotan. Horrelako lan bat hastea erraza izaten da, edukiz betetzea, aldiz, ez hainbeste. Hala ere, saiatuko gara, tartean behin, blog honetara igotzen euskaldunon historiari buruzko berri interesgarriak. Hasiera honetarako euskal historialari finenetako bat ekarri dugu, Xabier Irujo Amezaga; bere "Gernika" liburuari buruzko hitzaldi baten laburpenarekin. Bideoa interesgarri bezain gogorra da. Nahiz eta mingarria izan bertan agertzen dena, merezi du ikustea: ezku...