Euskal herriko baserririk zaharrena
Gustura kontatuko nizueke zein den Euskal Herriko baserririk zaharrena; baina, egia esan, ez dizuet esango, ez baitakit. Hala ere, ziurtasunez esan dezaket zenbaitzuek kontatu digutena baino zaharragoak direla. Otsailaren 15ean, 'Bergarako baserriak, jatorriaren ikerketa lana' hitzaldia eman zen Udaletxeko pleno aretoan, goizeko 11:00etan. Bertan esan ziguten Bergarako baserri zaharrenak 601 urte, gutxienez, badituela (1419 urtekoa). Ibon Telleria arkitektoak, Josue Susperregi dendrokronologoak eta Patxi Larrañaga historia ikertzaileak 2019an egindako ikerketak emaitza hori eman zuen. Gehiago jakin nahi izan ezkero klikatu hemen eta hemen.
Euskal herriko historia euskaldunok aztertzen dugun bakoitzean horrelakoxe ezustekoak hartzen ditugu. Ez gaitezen egon besteek kontatu zain!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: