Elkanoren mundu-bira

UNZ 1570717951349 UNZ | 2019-11-04 00:08

 Sarritan entzun izan dugu euskaldun batek eman ziola lehenengo aldiz munduari bira; Juan Sebastian Elkano itsasgizon getariarrak, hain zuzen ere. Harro kontatzen dugu edozeinen aurrean gizon horrek egin zuen balentria. Baina, ba al dakigu benetan zein eta zer izan zen Elkano?

Berriki berari buruz film bat ere egin dute. Baliabide asko jarri ditu espainiar gobernuak film hori aurrera eramateko, baina film horrek kontatzen al du egia osoa?

 Bada, azaroaren 13an aukera ederra izango dugu Juan Sebastian Elkano gertuagotik ezagutzeko, eta batzuek kontatu nahi ez digutena jakiteko. Azpeitiko Basazabal jauregian izango da hitzaldia, azaroaren 13an, arratsaldeko zazpietan. Axier Lopez izango dugu hizlari, argiako kazetaria. Gai horri buruz jakinminik baduzu, ezin duzu hutsik egin.

Elkanoren hitzaldia

 


Utzi iruzkina: