Urtea ongi hasteko, Xabier Irujo berriz datorkigu dokumentu apurtzaile batekin. 1789koa da agiria. Frantziar iraultza hasia zen eta bertan sortu berri zen asanbladak Nafarroako foruak deusestatzeko erabaki irmoa hartu zuen feudalismoa ezabatzearen aitzakiarekin. Egoera horren aurrean Étienne Polverelek, Nafarroako Erresumako sindikoak (ordezkariak), 1789an Batzar Nazional Konstituziogilearen eta Frantziako erregearen aurrean defendatu zuen nafar estatua erresuma independentea zela eta ez zela inoiz Frantziako Erresumaren parte izan; beraz, bere menpekoak ez ziren frantsesak, nafarrak...
Lehengo ekainaren 1ean Jose Luis Orella historialari eta ikerlari Iruñarra izan genuen Azpeitian Loiolako Iñigoren historia kontatzeko. 1521eko Noaingo guduaren inguruko hitzaldi sortaren barruan kokatzen da hitzaldi hau. Badakigu, Azpeitiarrak, egun batean Iñigo izateari utzi eta Ignacio izatea erabaki zuela. Bada, Orella lehenengoari buruz arituko zaigu, Iñigo Loiolakoari buruz, alegia. Urola bailarako gehientsuenak dakigu gure Iñigo ez zela hain santu santua ere izan; zeharka bada ere zerbait entzun dugu, nahiz eta ezer garbirik ez jakin. Jose ...
Lehengo Ekainaren 21ean Joseba Asiron izan genuen Azpeitian, Nafarroaren konkistari buruzko hitzaldi bat emanten. Noaingo bataila gogorarazteko egiten ari garen ekimenetako bat izan zen ekitaldia. Asironek maisutasunez azaltzen ditu 1521 eta 1530 urteen artean gertatutakoak. Gainera, sartu dizkiguten zenbait gezurtxo agerian uzten ditu. Aho bat baino gehiago itxiko ditu bideo honek, zalantzarik gabe.
Amaia Nausia izan genuen Azpeitian lehengo martxoaren 24an. Maisuki azaldu zigun nola iritsi garen gaur egungo patriarkatura eta zein izan zen nafarroako emakumeen egoera 1512ko inbasioan eta ondoren. Hitzaldia bere liburuan oinarrituta dago. Liburua erosterik nahi izan ezkero hemen informazio gehiago: https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/virgenes-o-putas Oso erraz irakurtzen da liburua. Gaur egungo emakumeen egoera ulertzeko ezinbestekoa. Bikain dokumentatuta dago bere lana. Zalantzarik gabe Euskal Herriko historialari onenetako bat dugu Amaia.
Berriz ere iritsi zaigu Apirilaren 26a. Lehengo urtean Xabier Irujoren hitzaldi baten laburpena jarri genuen Gernika filmarekin konparatzeko. Bada, oraingo honetan hitzaldi osoa argitaratu dugu. Ordu eta erdiko hitzaldia da, baina Xabierrek maisuki azaltzen du egun hartan Gernikan gertatu zena; ezkututik ateratzen du jende asko estaltzen saiatu dena.
Orain gutxi arte ezezaguna izan zaigun arlo bati buruz gatozkizue oraingoan, 1620an Behe Nafarroan gertatu zena. Hurrengo bideo honekin aukera izango duzue urte horretan gertatu zena jakiteko. Eneko Bidegainek maisuki azaltzen du Azpeitian 2020ko abenduan emandako hitzaldian.
Urtero ekitaldia egiten dugu Urolakoen Napar Zuzterrakek nafartasun burujabeari gorazarre egiteko. Aurten ez da egiterik izan Covid-19a dela eta. Hala ere lehengo urteko bideotxo bat egin dugu nondik gatozen ez ahazteko.
Motzean. Ikus ezazue euskaldunon diruz lagundutako film hau (Gernikako bonbardaketari buruzkoa) eta ondoren hurrengo bideo hau, edo alderantziz. Gero zeuek atera ondorioak.
Apirilaren 26ra gerturatzen ari gara eta girotzen joateko istorio epiko batekin natorkizue. Jakina da Euskal Herriak itsasgizon ikaragarriak eman dituela. Piratak eta kortsarioak daude horien artean. Fernando Morillo idazle azpeitiarra izan da piraten gaia landu duen idazleetako bat. Maddi eta Euskal Piratak liburuan bost itsaslapur berezi aurkezten dizkigu Fernandok: Pellot, Suhigaratxipi, Laffite, Michel Le Basque eta Destebetxo. Lehenari buruz, hau da, Ixtebe Pelloti buruz, liburu historiko bat ere ba du azpeitiarrak. Bi liburuak oso gomendagarriak dira, gazteen literatura izanagat...
Iruña-Veleia epaia ebazten ariko dira aste hauetan, Covid-19ak uzten badie behintzat. Judizio horren ezaugarri nagusiena izan da komunikabideek zeharo gaizki kontatu dutela epaitegian gertatutakoa. Eta bai, gure hedabideek ere bai!! Ez da harritzekoa Beñi Agirre historialariak esatea "oso harrituta eta atsekabetuta" daudela komunikabideekin. Hala ere, benetan jakitea nahi baduzu zer gertatu zen epaiketan, irakurri Beñi Agirreren Zuzeu-ko artikulua. Edo bestela sartu Juan Martin Elexpururen blogeko epaiketaren kronikara. Jakingo ote dugu egia inoiz?!