Euskal piratarik behinena

UNZ 1570717951349 UNZ | 2020-04-23 00:25

 Apirilaren 26ra gerturatzen ari gara eta girotzen joateko istorio epiko batekin natorkizue. Jakina da Euskal Herriak itsasgizon ikaragarriak eman dituela. Piratak eta kortsarioak daude horien artean. Fernando Morillo idazle azpeitiarra izan da piraten gaia landu duen idazleetako bat. Maddi eta Euskal Piratak liburuan bost itsaslapur berezi aurkezten dizkigu Fernandok: Pellot, Suhigaratxipi, Laffite, Michel Le Basque eta Destebetxo. Lehenari buruz, hau da, Ixtebe Pelloti buruz, liburu historiko bat ere ba du azpeitiarrak. Bi liburuak oso gomendagarriak dira, gazteen literatura izanagatik ere.

 Joseba Aurkenerenak ere idatzi ditu Zuzeu orainkari horizontalean euskal piratei buruzko artikulu batzuk. Manex Laffite kortsario lapurtarrari buruz, Dubedat Baionako kortsario ausartari buruz eta Joanes Zuhigaratxipi kortsario txipiari buruz besteak beste. Guztiak izan dira itsasgizon ikaragarriak.

 Lezo-urreiztieta-jainkoak-ez-dit-barkatzenArgia 02.png

 

Askoz gehiago izango dira noski eta emakumeak ere bai horien artean. Istorio unkigarriena, ordea, Lezo Urreiztieta itsaslari eta mugalariarena dugu. Askorentzat ezezaguna izango da XX. mendeko pertsonaia hori; halere, merezi du bere dokumental biografikoa ikustea, Jainkoak ez dit barkatzen izenekoa. Benetan da istorio epikoa. Harrigarria nola izan zen pertsona bakar bat hain erabakigarria 36ko gerran.

 Baina guzti horrek zer ikusi du apirilaren 26arekin?

 Erantzuna apirilaren 26an...

 

 


Utzi iruzkina: