Itxi liburuak
EITBk aspaldiko partez berri on bat eman digu itxi liburuak programarekin. Dirudienez, ez naiz ni hori pentsatzen duen bakarra, audientzia onak lortzen ari baita berau. Gaizka Arangurenek zuzentzen duen saioak ostegunero kontatzen digu (futbolaren baimenarekin) Euskal Herriko historiaren pasarte interesgarriren bat. Euskal pertsonaia famatu bat aukeratzen du gu historiazale bihurtzeko helburuarekin.
Hemen aurki ditzakezue orain arteko programak:
- Donostiaren suntsiketa
- Euskal Herriko historiaurrea
- Elkano eta lehen mundu bira
- Amaiurko gazteluaren historia
- Erromatarren garaia
- Orreagako gudua
- San Kristobalko ihesa
- Zugarramurdiko sorginak
- Karlistadak
Orokorrean lan ona egiten ari da Gaizka, izan ere, iturri fidagarriak erabiltzen ditu gai bakoitzarentzat. Ea ostegun honetan zer gai ekartzen digun, eta ea buelta ematen dion "Baskoniako historia bat" sailak sortu zuen desastreari.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: