GURE MEMORIAREN UNE LAUSOAK
Idoia Arrieta historialariak XVI. mendeko geopolitikari gainbegirada bat botatzen dio bi gertaeretatik abiatuta: Nafarroako konkista eta Elcanoren mundu bira. Bi jazoera horiek garai berean gertatu ziren, hau da, gaztelauak Nafarroa konkistatzen ari ziren bitartean, Elcano munduari bira ematen ari zen, gaztelauen zerbitzura.
Urte latz horien azterketa bikaina egiten du Idoiak. Bere metodologia Josep Montana historialari handiaren ideiak jarraituz egiten du. Bide batez, bideoaren loturan Montanaren liburu bat jarri dugu.
Idoiak garbi esaten digu, euskaldunon historia ezin da ongi ulertu historia unibertsala ulertu gabe. Vatikanoak Nafarroako konkistan izan zuen papera da adibide esanguratsu bat.
Gure historia ongi ulertzeko, beraz, bideo hau ikustea ezinbestekoa da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: