URTEA LEPOA TENTE DUGULA BUKATZEKO

UNZ 1570717951349 UNZ | 2022-12-30 23:17

naparzuzterrak@gmail.com 1672439206603

Harro-harro eginda zabiltzate euskaldunak Irulegiko eskua dela eta ez dela.

Izan ere, gutxitan izaten dituzue horrelako aukerak, ia beti galtzaile suertatzen baitzarete, gauza gehienetan.

Ez duzue askorik behar gainak hartu eta harropuzteko.

Euskararen eta Euskal Herriaren negazionistek, ordea, ez dute etsiko, eta zuen harrokeria lotsagabe horri buelta ematen saiatuko dira. Badakizue!!

 

Baina, bitartean, goza dezagun momentu honetaz. Disfruta dezagun euskalduntze berantiarraren hipotesiaren erorketa zaratatsua ikustean. Alaitu gaitezen, denok genekiena zientifikoki ziurtatuta ikustean.

Eta, gainera, urtea lepoa tente dugula bukatzeko, ikus ezazue hurrengo bideoa.

Xabier Irujo datorkigu, berriz ere, beste mito negazionista bat guztiz irauliz. Beti bezala iturri primarioak erabiliz.

Bukatu dezagun urtea lepoa tente dugula.


Utzi iruzkina: