Baserriaren arkitekturaren historia Gipuzkoan
Luis Alberdi Sudupe arkitekto Azkoitiarrak Gipuzkoako baserrien arkitekturaren historia kontatuko digu hurrengo maiatzaren 30ean Azpeitian, azoka plazako lehenengo solairuan. Arratsaldeko 19:00tan.
1978an hasitako lanari esker liburu mardul bat osatu du. Gipuzkoako baserriei buruz inoiz egin den lanik onena, zalantza izpirik gabe. Liburu eta hitzaldi honen helburua izango da baserriaren arkitekturak Gipuzkoan izan duen bilakaera historikoaren ikuspegi orokorra eskaintzea.
Gure baserrien ondarea estimatzen baduzu, galdu ezinezko hitzaldia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: