Baskoien garai iluna
Oso gutxi dakigu Baskoien berri erromatar inperioaren erorialdia eta gero. Gutxi hori ere pertsona gutxi batzuk bakarrik dakite.
Ohi bezala istorio tristeak ditu gure garai ilun horrek. Gertakari loriatsuenak ere baditu, ordea; orduan hezurmamitu baitzen euskaldunon erreinu/estatua.
Garai horretako baskoiak gizaki primitibo bezala irudikatu izan dira. Aitzitik, historia dokumentu primarioetatik aztertu ezkero oso aurreratuak zirela ondoriozta dezakegu. Izan ere, Franko eta musulmanen eraso entengabeak jasateko gai izan ziren bakarrak izan ginen.
Guzti horri buruz gehiago jakin nahi baduzu aukera aparta duzu aste honetan.
Iñigo Ilarramendik hitzaldi bat emango baitu maiatzaren 10ean (asteazkenean) Azpeitiko Sanagustin aretoan. Arratsaldeko 19:00tan; Mendebaldeko baskoiak 824an izenburuarekin.
Maiatzaren 13an (larunbatean), berriz, herri antzerkia izango dugu Soreasu Antzokian, arratsaldeko 18:00tan; Orreagatik iragan Urbilera izenburuarekin.
Ez galdu aukera paregabe hau.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: