Motor Sport

  Jadanik lasterketa bakarra falta da 2006ko Munduko Rally Txapelketa bukatzeko. Pilotuen Txapelketa aurreko lasterketan (Australia) erabaki zen: Citroen auto-etxeko Loeb pilotu frantziarra. 2006ko Auto-etxe Txapelketa, berriz, airean zegoen, baina iragan asteburuan erabaki zen Zelanda Berriko Rallyan; Ford izan da 2006ko Txapelketan nagusi. Denbora asko igaro da Fordek Auto-etxe Txapelketa lehenengoz irabazi zuenetik, 27 urte hain zuzen ere.       Munduko Rally Txapelketa 1973. urtean sortu zenetik buru-belarri sartuta egon da Txapelk...


ALDAKETAREN NAHIA

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-11-16 15:48

  2OO6an Galiziako hainbat Federaziotako hauteskunde prosezua martxan jarri da, baita Automobilismo Federazioan ere. Galiziako Automobilismo Federazioak urte asko daramatza presidente berberaren agintepean eta askoren ustez Federazioak aldaketa bat behar du. Aldaketa hori aurrera eramateko Galiziako piloto, autoetxe eta auto zale batzuk Alternativa Galega do Automobilismo izeneko talde bat sortu dute. Hemendik animo handi bat bidaltzen dien Alternativakoei, izan ere, aldaketak askotan onak izaten dira; automobilismoa bezain modalitate baztertuen onerako lan egi...


    Argazki hau ikusi dudanean auto lasterketetara joateko gogoa kendu zait, baina gero... Gero poztu egin naiz auto hori errepidetik atera eta buelta bueltaka maldan bera doala imajinatzean. Ez ala? Orduan bai egingo genituela barre algarak artaburu horien kontura. Seguru nago kaskoaren ordez beren trikornio maitea jarrita korrituko dutela.       PD: Batzuk esan dute A-8an pertsekuzioak egiteko erabiltzen den kotxe berria dela, horrela lasterketetarako entrenatzen dute Benemeritakoek. Beraz, kontuz A-8an! 


SETERO

2
smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-11-08 14:56

     Sete Gibernauk utzi egingo ditu lasterketak. Pilotu kataluniarrak 11 denboraldi egin ditu "onenen" artean, nahiz eta lesio eta erorketek ez dioten utzi inoiz onena izaten. Datorren hilabetean 34 urte beteko dituen pilotuaren urrezko garaia 2003 eta 2004ko denboraldiak izan ziren, izan ere, Moto GPko txapeldunorde izan zen Valentino Rossi handiaren atzetik. 1996. urtean debutatu zuen Gibernauk, 25O zentimetro kubikoko mailan; ondoren, 500 zentimetro kubikotan egin zituen bost denboraldi eta MOTO GPn egin ditu azken bost denboraldiak. Giberna...


  Euskadiko Mendi Igoeren Automobilismo Txapelketa atzo amaitu zen Udazkeneko Jaizkibeleko X. Igoerarekin batera. Lasterketa Pantxo Egozkuek (Silver Car autoarekin) irabazi zuen eta Egozkueren atzetik beste Egozkue bat sailkatu zen, Aritz hain zuzen ere. Jesus Alvarez izan zen hirugarrena Jaizkibeleko  lasterketan.      Jaizkibelgo Igoeran. 72 gidarik parte hartu zuten, baina horietatik bik soilik zuten titulua irabazteko aukera: Jabier Aldai eta Fran Cobok; azkenean, Aldai bizkaitarrak lortu zuen Txapelketa, izan ere, Aldai bosga...


    Barakaldon nago, BECen hain zuzen. Minutu gutxi falta dira arratsaldeko seietarako. Jendetza handiak dibisatzen ditut nire aurrean, atzean, etab. Gaur bai, gaur gainezka egongo da BEC. barrura noa. Seiak dira eta hau astera doa, hiru ordu luze dauzkat Supercross deitzen den ikuskizun paregabe horretaz gozatzeko. Tartean freestyle erakustaldiak eta pilotu gazteen ere egongo dira. Jada amaitu da dena.       Uste baino lehenago pasatu dira hiru orduak, eta ondorioz, sentimendu gazi-gozo bat daukat. Alde batetik gazia, denbora nik nahi nukeena baino az...


ONGI ETORRI SOLÁ!

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-11-03 02:04

  Espainiako Asfaltoko Rallyetako Txapeldun izendatu ostean, Lurreko Rallyetan parte hartzen hasi da Dani Solá eta nola hasi gainera: korritu duen lehen lasterketa irabazi du.      Joan Vinyes jarri zen hasieratik lasterketaren buruan eta hortxe jarraitu zuen istripua izan arte. Istripuaren ondorioz lasterketa utzi behar izan zuen eta Solári esku eskura jarri zion garaipena. Bigarren postuan A. Villanuevak bukatu zuen, zeinek Txapelketako lidergoa kendu dion Vinyesi. Solá eta Villanuevarekin batera David Hernado igo zen podiumera, lasterketa aparta egin o...


SUPERCROSS BILBAO

1
smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-30 22:58

  Datorren azteazkenean (azaroak 1ean) Barakaldoko BECen ikuskizun aparta egongo da arratsaldeko seietatik aurrera. Europako Supercross Txapelketako lasterketa korrituko da eta Freestyle erakustaldia ere egongo da. Aukera baduzue joan BECera, ez zarete damutuko. Informazio gehiago nahi baduzue, sartu hemen:  http://www.supercrossbilbao.com/   


  Loeb da Munduko Txapelduna hirugarren urtez jarraian, nahiz eta, Loebek eskua hautsita daukan eta ezin izan dituen azken bi lasterketak korritu (Turkia eta Australiakoa). Korritu gabe ere txapeldun, alajaina! Grönholmek ez du bere aukera aprobetxatu; Australiako Rallyan bosgarren egin du eta horrek ez dio ezertarako balio. Zergatik diodan Grönholm? Bera zelako Loebi txapelketa kendu ziezaiokeen bakarra.     Australiako Rallyko garailea M Hirvonen izan da eta Hirvonenekin batera, P. Solberg eta M. Stohl igo dira Australiako podiumera.     Orain beste bi las...


HAYDEN ERREGE

3
smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-30 21:15

    Atzo Valentziara begira zeuden munduko motor zale guztiak, izan ere, bertatik aterako zen MOTO GP mailako aurtengo txapelduna. Rossi ala Hayden, Hayden ala Rossi. Faborito nagusia Rossi zen, bosgarren itzulian lurrera erori zen arte. Erorketa horren ondorioz, oso atzean geratu zen DOKTOREA; gauzak horrela, Haydenek ez zuen arriskatu behar izan; hirugarren postuan bukatu zuen lasterketa, Munduko Txapeldun berria bihurtuz. Rossiren erregealdiari amaiera eman dio estatubatuarrak, baina ziur nago, datorren urtean Rossi tronura itzuliko dela. Ez ala?      Litr...