27 URTE ETA GERO ORAINDIK IRABAZTEN

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-11-21 19:17
1

  Jadanik lasterketa bakarra falta da 2006ko Munduko Rally Txapelketa bukatzeko. Pilotuen Txapelketa aurreko lasterketan (Australia) erabaki zen: Citroen auto-etxeko Loeb pilotu frantziarra. 2006ko Auto-etxe Txapelketa, berriz, airean zegoen, baina iragan asteburuan erabaki zen Zelanda Berriko Rallyan; Ford izan da 2006ko Txapelketan nagusi. Denbora asko igaro da Fordek Auto-etxe Txapelketa lehenengoz irabazi zuenetik, 27 urte hain zuzen ere.

  

   Munduko Rally Txapelketa 1973. urtean sortu zenetik buru-belarri sartuta egon da Txapelketa horretan auto-etxe amerikarra. Fordek aurten Ford Focus RS WRC 2006 autoarekin irabazi du 2006ko Auto-etxe Txapelketa, korritutako 15 lasterketetan 7 garaipen eta 12 podium lortuz. Aurten aparteko bi pilotu finlandiar izan ditu BP-Ford World Rally Team taldeak: Marcus Grönholm eta Mikko Hirvonen. Aurten ere ikusi ahal izan den bezala, Munduko Rally Txapelketa sortu zenetik izan ditu Fordek auto bikainak (adibidez, Escort RS1800 Mk II, Sierra RS Cosworth eta Focus) eta pilotu oso onak (adibidez, Björn Waldegaard, Carlos Sainz, Markko Märtin, Timo Mäkinen eta Ari Vatanen).

 

 

indezent

indezent 2006-11-22 12:46 #1

Lehengoan ez diat ulertu baino bigarrenarekin askoz garbiago geratzen dek jeje


Utzi iruzkina: