Motor Sport

MONTECARLOKO RALLYA

3
smd 1456152715847 Motor Sport | 2007-01-22 23:38

  Hasi da Rallyen Munduko Txapelketa! Asteburu honetan korritu da lehen lasterketa: Montecarloko Rallya. Loeb (Citroen) txapeldunak iaz amaitu bezala (azken lasterketak ez zituen korritu eskua apurtuta zeukalako) hasi du Mundial berria ere, irabazten; podiumaren gailurrean. Atzetik, bere taldekide den Sordo gaztea izan du segundu gutxitara eta hirugarren postua Gronholmentzat (Ford) izan da. Hedabide Espainiarrek diotenez, Citroenek debekatu egin omen dio Sordori Loeb pasatzea, baina ni ez nago hain ziur. Loeb Loeb da eta hari segitu nahi dionak ederto sakatu beharko dio azeleradoreari...


AURTENGO WRC AUTOAK

1
smd 1456152715847 Motor Sport | 2007-01-22 23:26

Badator Rallyen Munduko Txapelketaren denboraldi berria. Denboraldi berriak auto berriak dakartza eta hemen jarri dizkizuet ikusgai. Ikusi eta gozatu eta esango didazuen zein den gehien gustatzen zaizuena. Niri… Subarua.    Citroen Total World Rally Team     BP-Ford World Rally Team       Subaru World Rally Team      Munchis´s Ford World Rally Team      Stobart M-Sport Ford Rally Team      OMV-Kronos Citroen World Rally Team


HUTSUNEA BETE NAHIAN

1
smd 1456152715847 Motor Sport | 2007-01-22 17:46

  Aurten Bat Formulan hutsune izugarri bat izango dugu eta denok dakigu zergatik. Egun dauden pilotuak hutsune hori betetzen ahaleginduko dira, baina lortuko al dute? Ferrarik hutsune hori bete nahian Raikkonen pilotu finlandiarra fitxatu du eta McLarenek Alonso txapelduna. Printzipioz, Ferrari eta McLarenen artean borroka gogorra egongo dela esan daiteke; borroka gogorra Massa-Raikkonen eta Alonsoren artean. Hala ere tentuz ibili beharko dute gazteak gogor baitatoz, hala nola, Kubica (BMW Sauber) eta Kovalainen (Renault). Momentuz Formula Bateko taldeak beren autoen aurkezpenak egiten...


ONGI ETORRI 2007-RA

2
smd 1456152715847 Motor Sport | 2007-01-22 17:36

  Barkatu aspaldian idatzi ez izana, baina azterketek denbora asko kendu didate eta ezin izan dut =) Gainera, motor konpetizio guztiak ere geldirik egon dira eta hori ere aitzakia bezala erabili dezaket, ezta?   Kontuak kontu, ongi etorri 2007ra. Aurten ere urte ederra dibisatzen dut motor zaleon horizontean; lasterketa interesgarriak, froga erakargarriak eta duelu ederrak ikusi ahal izango ditugu. 2007ko denboraldiak hasi aurretik galdera batzuk bota nahi dizkizuet: gai izango ote da Alonso talde berriarekin ere txapeldun izateko? Eta Raikkonen? Sordok egingo al dio frente ...


  Harrigarria ezta? Ni ere txundituta geratu nahiz Google Mapsek eskaintzen duen zerbitzuarekin. Horri horretan, besteak beste, mundu osoa ikus dezakegu satelite bidez ateratako argazkiekin; bakoitzak ikusi nahi duena ikusteko aukera ederra eskaintzen digu. Ni Montmeloko Zirkuitua ikusten egon naiz eta hementxe duzue ikusgai. Beraz, zirkuitu, tramu edo interesatzen zaizun beste edozein leku ikusteko erabili.  tagzaniapasteMontmeloko zirkuitua map - Tagzania


JOKO ERRAZ BAT

1
smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-12-05 12:27

 Joko erraz baten parte hartzera gonbidatzen zaituztet. Nik bi autoren motor-hotsak ipiniko ditut artikulu honetan eta zuek egin behar duzuen gauza bakarra motor-hots bakoitza zein autori dagokion igartzea da. Erraza ezta? Gainera igarle guztien artean Dakar Rallyrako bi sarrera zozketatuko dira. Beno azken hori gezurra da jaja, baina denbora pasa eder bat duzue aurrean. Zorte on denoi.   Erantzunak blog honetan idatziko dudan beste artikulu baten jakinaraziko dizkizuet.


Azaroaren 25ean korritu zen I. Balcon de Bizkaia Rallya eta oso ederra izan zen, bai pilotuentzat eta bai ikusleentzat ere. Rallya bost tramutan banatuta zegoen: lehenengo biak Ibarruri-Mauma bitartean korritu ziren eta beste guztiak Barinagan. Irabazlea, nola ez, Santi Artetxeren Peugeot 307 WRCa izan zen. Badakit denak ez direla nirekin ados egongo, baina nik horrela ikusten ditut gauzak Zergatik? Artetxek beste pilotuek baino askoz auto hobeagoa dauka eta azken rally horretako tramu guztiak goranzkoak ziren, baina hala eta guztiz ere, garaipena lortzea asko kostatu zi...


  Citroën Sporten “Compétition Client” departamentuak “C2 Junior Experience” delakoa aurkeztu du Swansean (Galesen). “C2 Junior Experience” datorren urtean jarriko du martxan Citroënek FIAk antolatutako Munduko Txapelketa Juniorraren barruan, izan ere, WRCen elitera edo gorenera iristeko bide egokiena dela diote auto-etxe frantsesaren arduradunek. Kontuan izan Sébastien Loeb-Daniel Elena eta Dani Sordo-Marc Martí ere Munduko Txapelketa Juniorretik atera direla, beraz ez da zaila Citröenek hartutako erabakia ulertzea. Ez ala?     


  Zenbat ostera eginak ete gara Etxebarritik Elgoibarrera doan bide der horretatik, ez ala? San Migel bai, San Migeletaz ari naiz. San Migelen lasterketa espektakularra egoten da, baina lasterketarik ez dagoenean ere espektakulyu ederra egoten da; hori ordea ixilik mantendu, bestela txapelokerrak agertzen hasiko dira jaja. Ondorengo bideoa San Migeleko aurtengo rallysprintarena da. Ikusi eta gozatu, batez ere, Abad eta bere BMW M3arekin.


EGOERA ALDREBESA

1
smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-11-22 18:53

  Niri ere gustura ibiliko nintzateke ibilgailu xelebre geldo horretan mugituz eta poliziari barre eginez, irudian ikusten den bezala. Nire nahi hori, ordea, amets soil bat da. Zergatik den amets soil bat? Alde batetik, gure gizartean patxada eta geldotasunak ez daukalako lekurik; gizartetik at daude. Beste alde batetik, poliziari (inolako ondoriorik gabe) barre egitea ez delako erraza. Are gehiago, sarritan, poliziak berak egiten digu denoi barre. Barre... eta gauza gehiago ere bai. Kontrol baten geratzen zaituztenean edo isun bat jartzen dizutenean ez al dute bada goza...