ARTETXEK EZ DITU LASTERKETAK IRABAZTEN, BERE AUTOAK BAIZIK
Azaroaren 25ean korritu zen I. Balcon de Bizkaia Rallya eta oso ederra izan zen, bai pilotuentzat eta bai ikusleentzat ere. Rallya bost tramutan banatuta zegoen: lehenengo biak Ibarruri-Mauma bitartean korritu ziren eta beste guztiak Barinagan. Irabazlea, nola ez, Santi Artetxeren Peugeot 307 WRCa izan zen. Badakit denak ez direla nirekin ados egongo, baina nik horrela ikusten ditut gauzak Zergatik? Artetxek beste pilotuek baino askoz auto hobeagoa dauka eta azken rally horretako tramu guztiak goranzkoak ziren, baina hala eta guztiz ere, garaipena lortzea asko kostatu zitzaion; pilotu on batek egoera horretan erraz irabazi behar du. Gauzak horrela, Artetxek argi utzi zuen autoagatik irabazten duela. Rally berri horretan ikuskizuna ere egon zen, batez ere, Txus Jaiok BMW 325i batekin emandakoa.
Iban Zelaia eta Aranatarrak ere bikain aritu ziren. Junior mailan aipagarria Gorka Antxustegik anaiaren autoarekin (Citröen AX GTI) egindako lana.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: