ONGI ETORRI 2007-RA

smd 1456152715847 Motor Sport | 2007-01-22 17:36
2

  Barkatu aspaldian idatzi ez izana, baina azterketek denbora asko kendu didate eta ezin izan dut =) Gainera, motor konpetizio guztiak ere geldirik egon dira eta hori ere aitzakia bezala erabili dezaket, ezta?

  Kontuak kontu, ongi etorri 2007ra. Aurten ere urte ederra dibisatzen dut motor zaleon horizontean; lasterketa interesgarriak, froga erakargarriak eta duelu ederrak ikusi ahal izango ditugu. 2007ko denboraldiak hasi aurretik galdera batzuk bota nahi dizkizuet: gai izango ote da Alonso talde berriarekin ere txapeldun izateko? Eta Raikkonen? Sordok egingo al dio frente bere taldekide handia den Loebi? Gronholm eta Stohl ere tartean ibiliko al dira? Moto GPn nor izango da txapeldun? Rossi? Asmatuko ote du Pastranak beste salto zital horietako bat? Eta zer gertatuko da Euskal Herrian? Nork egingo dio aurre Artetxeren autoari? Eta…

  Galdera horien erantzunak zeintzuk diren jakiteko asko falta da, nahiz eta batzuk nahiko argi egon; nik behintzat argi ditut erantzun batzuk. Orain gozatzea tokatzen zaigu, beraz, esan amari ogitartekoa prestatzeko, motxila hartu eta goazen lasterketak ikustera.

 

indezent

indezent 2007-01-22 18:07 #1

Jode, beste desagertu bat itzuli da! luze joan dira gabonetako oporrak e?

smd

smd 2007-01-22 21:59 #2

bai badakik mikelon, aitzakixa handirik eztogu bier ezer ein barik egoteko! ezta holan ala?


Utzi iruzkina: