Motor Sport

  Larunbat arratsaldean Barakaldoko Slalom proba jokatuko da Nervion auto-etxeak antolatuta, eta bertan, Josu Ugarte pilotua omenduko da. Josu Ugarte Urrakiko lasterketan zendu zen urriaren 8an, bere autoa (Formula 3.000 Reynard) errepidetik irten zenean. Nervion auto-etxekoa zen hildako pilotua eta asteburu honetan omendu egin nahi izan dute bere lagunek.    


DANKE MICHAEL!

1
smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-23 23:57

   1 Formulako errekor eta marka guztiak hautsi dituen pilotuak agur esan die lasterketei. Tristea da, baina Scumacher joan da; atzotik iragana da eta iraganari kateatuta ezin dezakegu bizi.     Sennak utzitako lekua hartu zuen Schumacherrek, baina nork hartuko du orain bere lekuan? Nik baditut neure usteak, baina isildu egingo nahiz, batzuk agian erotzat hartuko naute eta.      Eskerrik asko Michael eskaini diguzun ikuskizunagatik!  


ALONSO TXAPELDUN!

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-23 23:19

  Fernando Alonso asturiarrak bigarren bukatu zuen atzo Brasilen korritu zen lasterketan, eta iaz bezala, 1 Formulako txapelketa irabazi du aurten. 1 Formularen historia osoan zehar, soilik zortzi pilotok lortu dute bi Txapelketa jarraian irabaztea; pilotu horietako bat da Fernando Alonso. Ez pentsa Txapelketa irabaztea erraza izan denik, izan ere, Alonso eta Schumacherren arteko lehia oso gogorra izan da, nahiz eta azkenean, gazteak irabazi duen. Alonsok McLarenen korrituko du datorren bost denboraldietan, baina gai izango ote da berriz&nbs...


AGUR McGRATH!

1
smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-19 02:30

  Motocrosseko pilotua den Jeremy McGrathek utzi egingo ditu lasterketak. “Motocross Ilustrated” AEBko aldizkariak egindako elkarrizketa baten dioenez, korrituko duen azken Supercross lasterketa “Jeremy McGrath Invitational” izango da. McGrathek 15 urte baino gehiago daramatza pilotu profesional bezala eta Supercrossa ezagutarazteko gogor jardun du lanean.  


  Llaneseko rallya irabai ostean, Dani Solák Espainiako Asfaltoko Txapelketa irabazi zuen. ZORIONAK DANI!     Gauzak horrela 2006ko Titulua erabakita dago, baina gogoratu Txapelketa Lloret del Marren bukatuko dela urriaren 21ean.  


TURKIAKO RALLYA

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-17 05:52

  Ford izan da azken rally horretako garaile nagusia, bere bi autoak lehen bi postuetan kokatu baititu: Marcus Grönholm finlandiarra izan da garailea eta bigarren postuan bere herrikide eta taldekide den Mikko Hirvonen. Bi horiekin batera, Solberg igo zen podiumera.   Gauzak horrela, Grönholmek puntuak jan dizkio Loeb liderrari, 25 puntutara jarriz. Turkian Ford izan bada txanponaren aurpegia, gurutzea Citroen izan da: alde batetik, Loeb bere pilotu nagusiak bigarrenarekiko daukan puntu koltxoia geroz eta txikiagoa delako, eta beste alde batetik, Fo...


  Atzoko Portugalgo Sari Nagusian (Estoril) Dani Pedrosa lurrera erori zenean Nicky Hayden taldekidea ere (odura arte MOTO GPko liderra ) lurrera bota zuen. Ondorioz, atzo bigarren egin zuen Valentino Rossi da lider berria karrera baten faltan; orain, 8 puntu ateratzen dizkio Rossik Haydeni, eta beraz, eskura dauka bere zortzigarren munduko txapelketa. Aipagarria da Toni Elias gazteak irabazi zuela lasterketa.   250 zentimetro kubikotan, berriz, Andrea Dovizioso izan zen garailea eta Jorge Lorenzo bosgarren. Gauzak horrela, Valentziako azken lasterke...


Motor munduko blogak!

3
smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-14 00:03

  Motor munduarekin lotura duten 5 blogen berri emango dizuet jarraian:   Rallymundial blogak albiste eta informazio asko zabaltzen du rallyen inguruan. Oso interesgarria iruditzen zait blog hori, nahiz eta gazteleraz idatzita egon (akatsen bat eduki beharko du blogak, ezta? ja,ja).   Bigarren bloga motobox weblog deitzen da eta oso interesgarria da. Blog horretan merkatuan dauden motor berrienen inguruko informazio eta argazkiak ikusi daitezke (adibidez, BMW HP2 Megamoto berriarenak), baina baita gauza gehiago ere. Blog hori ere erdaraz argitaratzen da.   Azken aldian&n...