ALONSO TXAPELDUN!
Fernando Alonso asturiarrak bigarren bukatu zuen atzo Brasilen korritu zen lasterketan, eta iaz bezala, 1 Formulako txapelketa irabazi du aurten. 1 Formularen historia osoan zehar, soilik zortzi pilotok lortu dute bi Txapelketa jarraian irabaztea; pilotu horietako bat da Fernando Alonso. Ez pentsa Txapelketa irabaztea erraza izan denik, izan ere, Alonso eta Schumacherren arteko lehia oso gogorra izan da, nahiz eta azkenean, gazteak irabazi duen. Alonsok McLarenen korrituko du datorren bost denboraldietan, baina gai izango ote da berriz txapeldun izateko? Kontuan izanik, aurten Alonsoren arerio bakarra izan den Schumacherrek 1 Formula utzi egingo duela... Gauzak asko aldatzen dira edo Alonso hurrengo urtean ere Txapeldun!
Era berean, Renault ere txapeldun izan da Marken Txapelketan Ferrarirekin lehia gogorra izan ostean, baina datorren urtean Renaultek titulua berriz irabaztea ia ezinezkoa da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: