MONTECARLOKO RALLYA
Hasi da Rallyen Munduko Txapelketa! Asteburu honetan korritu da lehen lasterketa: Montecarloko Rallya. Loeb (Citroen) txapeldunak iaz amaitu bezala (azken lasterketak ez zituen korritu eskua apurtuta zeukalako) hasi du Mundial berria ere, irabazten; podiumaren gailurrean. Atzetik, bere taldekide den Sordo gaztea izan du segundu gutxitara eta hirugarren postua Gronholmentzat (Ford) izan da. Hedabide Espainiarrek diotenez, Citroenek debekatu egin omen dio Sordori Loeb pasatzea, baina ni ez nago hain ziur. Loeb Loeb da eta hari segitu nahi dionak ederto sakatu beharko dio azeleradoreari. Hurrengo froga otsailaren 9-11 bitartean korrituko da Suedian.
Iruzkinak
2007-01-23 11:18 #1

Ez dugu orain deskubrituko espainiar medioen profesionaltasun eza, kirolen arloan ere oso nabarmena dena (Guasch, Rivero, J.J, Lobato and konpaini). Sordo Loeben atzetik geratzen den guztietan hori esango dute, baina zihur ez direla kexatuko Hamiltonek Alonsoren bizkarrean itxaron behar duenean, ez dute esango txapelduna pasatzeko adina denik.

Loebek txapeldun handien inertzia hartu du jada, nahigabe irabazten duela dirudi. Lesiorik edo arazo tekniko nabarmenik izaten ez badu, halaxe jarraituko du amaierara arte.

Smd 2007-01-23 12:44 #2

Ez zaizu arrazoirik falta, baina kontuz! Hamiltonek Alonso pasatzen duen egunean, Alonsori taldeko kotxe txarra eman diotela saldu nahiko baitigute zuk aipatutako kazetari ezin hobeek;

PD: itzela haiz motel, pentsatzen jarri nauk eta ezin diat hire kazetari lista handitu. Honenetan honenak aukeratu dituk!

txomin_hood 2007-01-24 14:56 #3

Bai, bai... Kotxe txarraren teoria hori erabili ditek lehenago ere. Kalbo zikinak zenbat aldiz negar egin ote du Renaulteko mekanikoen profesionaltasun eza alegatuz, edo ingeniariek gaizki kalkulatutako parametro bat alegatuz... Hori bai, beste edozein piloturi zerbait gertatu, eta gidari txarrak dituk, gehiegi reboluzionatzen dute motorra, edo beste mila arrazoi. Gustura ikusiko nikek kalbo zikina F1 batean sartuta, kontentzio murruaren kontra nora estanpatzen den ikusteko. Bere lagun lerdemerkea ere (bai, gizen sarnoso hori!!!) iguingarria da, eta Tojeiro baino inkultuagoa!

PD: aber aurten Kubika handiak zer egiten dun. Es el puto amo!

Utzi iruzkina: