TURKIAKO RALLYA

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-17 05:52

  Ford izan da azken rally horretako garaile nagusia, bere bi autoak lehen bi postuetan kokatu baititu: Marcus Grönholm finlandiarra izan da garailea eta bigarren postuan bere herrikide eta taldekide den Mikko Hirvonen. Bi horiekin batera, Solberg igo zen podiumera.

 

Gauzak horrela, Grönholmek puntuak jan dizkio Loeb liderrari, 25 puntutara jarriz. Turkian Ford izan bada txanponaren aurpegia, gurutzea Citroen izan da: alde batetik, Loeb bere pilotu nagusiak bigarrenarekiko daukan puntu koltxoia geroz eta txikiagoa delako, eta beste alde batetik, Fordek aurre artu diolako Citroeni marken txapelketan.  

 


Utzi iruzkina: