Motor munduko blogak!
smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-14 00:03
3
Motor munduarekin lotura duten 5 blogen berri emango dizuet jarraian:
Rallymundial blogak albiste eta informazio asko zabaltzen du rallyen inguruan. Oso interesgarria iruditzen zait blog hori, nahiz eta gazteleraz idatzita egon (akatsen bat eduki beharko du blogak, ezta? ja,ja).
Bigarren bloga motobox weblog deitzen da eta oso interesgarria da. Blog horretan merkatuan dauden motor berrienen inguruko informazio eta argazkiak ikusi daitezke (adibidez, BMW HP2 Megamoto berriarenak), baina baita gauza gehiago ere. Blog hori ere erdaraz argitaratzen da.
Azken aldian 1 Formulak eta Alonsok duten arrakasta ikusirik, egokia iruditzen zait 1 Formularekin  lotuta dagoen blog bat zuen esku jartzea. Telecincorena den blog horretan oso jende askok parte hartzen du: batzuk Alonsoren alde agertuko dira, eta beste batzuk, Schumiren alde agertuko gara. Argi geratu dadila Schumiren jarraitzailea naizela eta Alonso, Lobezno eta konpainiak kokoteraino naukatela, baina...
Fernando Alonsok arrakasta eta ospe handia lortu du. Horren guztiaren eraginez jarraitzaile asko ditu mundu osoan zehar, baina etsaiak ere asko ditu. Bere aurka zerbait esan nahi duenak antialonso izeneko blogean dauka horretarako aukera. Hori bai, AZKAR IBILI laster itxiko baitute blog hori!!
Bosgarren eta azken bloga pilotu gazte baten bloga da. Jose Luis Lopez "Pamplo" 3 Formulako pilotua da eta, besteak beste, bere bizipenak kontatzen ditu bere blogean. Blog horretan murgiltzeak aukera paregabe eta polita eskaintzen digu pilotu bat barnetik ezagutzeko.
Bestalde, motor munduarekin lotutako EUSKARAZKO BLOGIK EZ dagoenez, euskal motor zale guztioi gonbidapen bat luzatzen dizuet bakoitzak bere bloga egin dezan; ea denon artean euskara eta motor munduaren presentzia blogen fenomenoan indartzea lortzen dugun.
Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal 2006-10-19 03:37 #1
Oso ondo, Jon. Sekulako lana egin duzu. Segi horrela.
José Luis López-Pampló
José Luis López-Pampló 2006-11-02 05:01 #2
Hola!
He visto que habéis nombrado mi blog en el vuestro. La verdad es que me ha hecho mucha ilusión que lo hayáis conocido y lo incluyáis en un post sobre blogs del mundo del motor. Es uno de los primeros blogs que nombra el mío y me ha hecho más ilusión todavía por tratarse de un blog en euskera. Aunque tengo muy pocas nociones de esta lengua, me anima pensar que existen espacios en los que hablar de motor en lenguas diferentes del castellano. Sin ir más lejos, tanto mi  blog como mi página web están también en catalán.
Eskerrik Askoa!
Moltes gràcies!
test
test 2007-03-11 02:55 #3
Utzi iruzkina: