HUTSUNEA BETE NAHIAN
Aurten Bat Formulan hutsune izugarri bat izango dugu eta denok dakigu zergatik. Egun dauden pilotuak hutsune hori betetzen ahaleginduko dira, baina lortuko al dute? Ferrarik hutsune hori bete nahian Raikkonen pilotu finlandiarra fitxatu du eta McLarenek Alonso txapelduna. Printzipioz, Ferrari eta McLarenen artean borroka gogorra egongo dela esan daiteke; borroka gogorra Massa-Raikkonen eta Alonsoren artean. Hala ere tentuz ibili beharko dute gazteak gogor baitatoz, hala nola, Kubica (BMW Sauber) eta Kovalainen (Renault). Momentuz Formula Bateko taldeak beren autoen aurkezpenak egiten ari dira; hona hemen Ferrariren eta McLarenen auto berrien argazkiak. Nire ustez emaitza argia da: Ferrari 1-0 McLaren. Zuretzat? Ikusi eta esango didazue.
Iruzkinak
txomin_hood 2007-01-23 11:09 #1
Guztiz bat nator. Ferraria harribitxi bat da. Flipantea da urtero diseinu originala errespetatuz ateratzen duten kotxe puska. Aurtengoan, se han salido!! Hori dek tankea!
Utzi iruzkina: