EGOERA ALDREBESA
Niri ere gustura ibiliko nintzateke ibilgailu xelebre geldo horretan mugituz eta poliziari barre eginez, irudian ikusten den bezala. Nire nahi hori, ordea, amets soil bat da. Zergatik den amets soil bat? Alde batetik, gure gizartean patxada eta geldotasunak ez daukalako lekurik; gizartetik at daude. Beste alde batetik, poliziari (inolako ondoriorik gabe) barre egitea ez delako erraza. Are gehiago, sarritan, poliziak berak egiten digu denoi barre. Barre... eta gauza gehiago ere bai. Kontrol baten geratzen zaituztenean edo isun bat jartzen dizutenean ez al dute bada gozamen aurpegia jartzen?
Iruzkinak
indezent 2006-11-23 12:26 #1
Hor doa supositorio supersonikoa. Tapatu ipurtzuloak edo uzkia Japoniako banderaren moduan geratuko zaizue
Utzi iruzkina: