C2 JUNIOR EXPERIENCE
Citroën Sporten “Compétition Client” departamentuak “C2 Junior Experience” delakoa aurkeztu du Swansean (Galesen). “C2 Junior Experience” datorren urtean jarriko du martxan Citroënek FIAk antolatutako Munduko Txapelketa Juniorraren barruan, izan ere, WRCen elitera edo gorenera iristeko bide egokiena dela diote auto-etxe frantsesaren arduradunek. Kontuan izan Sébastien Loeb-Daniel Elena eta Dani Sordo-Marc Martí ere Munduko Txapelketa Juniorretik atera direla, beraz ez da zaila Citröenek hartutako erabakia ulertzea. Ez ala?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: