ONGI ETORRI SOLÁ!

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-11-03 02:04

  Espainiako Asfaltoko Rallyetako Txapeldun izendatu ostean, Lurreko Rallyetan parte hartzen hasi da Dani Solá eta nola hasi gainera: korritu duen lehen lasterketa irabazi du. 

 

  Joan Vinyes jarri zen hasieratik lasterketaren buruan eta hortxe jarraitu zuen istripua izan arte. Istripuaren ondorioz lasterketa utzi behar izan zuen eta Solári esku eskura jarri zion garaipena. Bigarren postuan A. Villanuevak bukatu zuen, zeinek Txapelketako lidergoa kendu dion Vinyesi. Solá eta Villanuevarekin batera David Hernado igo zen podiumera, lasterketa aparta egin ostean.

 


Utzi iruzkina: