Aurten berriro… LOEB!

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-10-30 21:53

  Loeb da Munduko Txapelduna hirugarren urtez jarraian, nahiz eta, Loebek eskua hautsita daukan eta ezin izan dituen azken bi lasterketak korritu (Turkia eta Australiakoa). Korritu gabe ere txapeldun, alajaina! Grönholmek ez du bere aukera aprobetxatu; Australiako Rallyan bosgarren egin du eta horrek ez dio ezertarako balio. Zergatik diodan Grönholm? Bera zelako Loebi txapelketa kendu ziezaiokeen bakarra.

 

  Australiako Rallyko garailea M Hirvonen izan da eta Hirvonenekin batera, P. Solberg eta M. Stohl igo dira Australiako podiumera.

 

  Orain beste bi lasterketa geratzen dira (Gales eta Zelanda Berrikoa), baina ez pentsa Txapelduna erabakita dagoelako lasterketa aspergarriak izango direnik. Are gehiago, ikuskizun hutsa izango dira! Ikusi eta esango didazue.

 


Utzi iruzkina: