SUPERCROSSA EUSKAL HERRIAN

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-11-03 02:39

 

  Barakaldon nago, BECen hain zuzen. Minutu gutxi falta dira arratsaldeko seietarako. Jendetza handiak dibisatzen ditut nire aurrean, atzean, etab. Gaur bai, gaur gainezka egongo da BEC. barrura noa. Seiak dira eta hau astera doa, hiru ordu luze dauzkat Supercross deitzen den ikuskizun paregabe horretaz gozatzeko. Tartean freestyle erakustaldiak eta pilotu gazteen ere egongo dira. Jada amaitu da dena.

 

 

  Uste baino lehenago pasatu dira hiru orduak, eta ondorioz, sentimendu gazi-gozo bat daukat. Alde batetik gazia, denbora nik nahi nukeena baino azkarrago joan delako. Beste alde batetik gozoa, motorrek aireratzen duten gasolina usaina bezain gozoa, izan ere, ikuskizun paregabea izan dut begi bistan. Bukatzeko, eta ahaztu baino lehen, Supercross lasterketako irabazlea Nicolas Aubin frantsesa. Xavier Hhernandez eta P. Alexandre Rennet izan ziren bigarrena eta hirugarrena.

 

   


Utzi iruzkina: