EGOZKUETARRAK GOGOR

smd 1456152715847 Motor Sport | 2006-11-06 13:07

  Euskadiko Mendi Igoeren Automobilismo Txapelketa atzo amaitu zen Udazkeneko Jaizkibeleko X. Igoerarekin batera. Lasterketa Pantxo Egozkuek (Silver Car autoarekin) irabazi zuen eta Egozkueren atzetik beste Egozkue bat sailkatu zen, Aritz hain zuzen ere. Jesus Alvarez izan zen hirugarrena Jaizkibeleko  lasterketan. 

 

  Jaizkibelgo Igoeran. 72 gidarik parte hartu zuten, baina horietatik bik soilik zuten titulua irabazteko aukera: Jabier Aldai eta Fran Cobok; azkenean, Aldai bizkaitarrak lortu zuen Txapelketa, izan ere, Aldai bosgarren geratu zen eta Cobo, berriz, seigarren.   

  

  Atzo ez zuen inork eraman 1 zenbakia, izan ere, antolatzaileek inori ez ematea erabaki zuten Josu Ugarteren omenez. Gogoratu Josu Ugarte pilotu bizkaitarra aurtengo urriko Urrakiko Igoeran hil zela.  


Utzi iruzkina: