antzezlan okadagarria

umearen negarra

dilema

1
samsa 1456152598310 antzezlan okadagarria | 2007-09-05 20:58

Nere  urratsak  gero  eta  harinagoak  egiten  ziran; nere  zangokada  gero  eta  handiagoa; nere  bihotza  bizkortu  egiten zan  etxebizitzara  hurbiltzen  nintzen  einean. Eraikuntza  ikusterakoan  arnasa  etentzen  zitzaidan. Gero  eta  nekatuago  sentitzen  nintzan. Zegoeneko, zapatak  arrastaka  neramatzan; gorbatak  zama  estutzen  zidan. Ez  zegoen  atzera  egiterik. Oinakada  bakarra  falta  zitzaidan ...


Neguko  gau  triste  eta  goibel  hartan  telebistari  itsatsita  aurkitzen  nintzen. Etxeko  jende  guztia  lotan  zegoen, baina  nere  begiek  ez  zuten  isteko  nahirik, inola  ere  ez. Gauerdia  igaroa  zen  zegoeneko, eta  logurea  ez  zen  inolaz  ere  agertzen. Iluntasun  sakon  baten  barne  aurkitzen  nintzen, telebistak  nere  gorputza  pittin  bat  argitzen  zuelarik. Logureak&n...


Gizaki  orok  hilezkorra  izatea  bilatzen duenaren  susmo  txikia  daukat. shakespeare-k  esan  bezala, ume  orok  negar  egiten  du  mundu  honetara  datorrenean  jakin  badakielako  eroen  antzeztokia  baino  ez  dela. baina, bizitzaren  trenak  aurrera  egin  ahala  gure  oinak  gero  eta  sakonago  sartzen dira  eszenatokiaren  kartoizko  dekoratuan, zuhaitzen sustraiak  bezala. jaio  eta berehala i...


sorpresa

1
samsa 1456152598310 antzezlan okadagarria | 2007-07-19 09:53

Kolorezko  argiek  nere  gorputza  argitzen  zuten. Iluntasuna  hautsiaz  disdiratzen  zuten  gu  guztion  gorputz  izerditsuek. Pistan, irrifar  eta  algaren  artean, gorputz  estutuak  batzen  ziren  nik  begiratzen  nituelarik. Ni, nere  bakardadean, barrara  itsatsita  aurkitzen  nintzen  larruzko  aulkitxo  baten  jesarrita  kubata  bat  eutsiaz. Nere  aurpegi  tristeak  hango armonia, poztasuna, a...


Non  ote  nago ?  Ez dut  izaterik  ikusten, ez  dut  nere  gorputzaren  barne  “ni“rik  aurkitzen, zeharo  hilda  nago. Nere  gorputzak  nerekin  jarraitzen  du, zuk  ikusten  nauzu,  baina  ni  ez  nago. Ni  ez  naiz  gizaki,  ez  naiz  zuk  ikusten  duzuna.  Ez  naiz  zuk  ikusten  duzun  gizakia  hura.  Nere  gorputza  ikusten  duzu,  baina  hau  ez&n...


Nire  etorkizun  guztiak  txarregiak  dira  egia  izateko. Zelan  sentitzen  naizen ?  ezin  dezaket  azaldu.  Inoiz  ez  dut  jakin  zer  demontre  gertatzen  den  nire  inguruan, ulertzen  saiatu  banaiz  ere. Mundu  faltsu  baten  bizi  naiz, antzezlan  okadagarrian,  eta  ezin  naiteke  bertatik  irten.  Ametsgaizto  baten  pertsonai  nagusia  bihurtu  naute.  Ezereza  naiz.&...


    Hosto  horixkak  erortzen  dira  nonahi, udazkena  heldu  dela  era  goxo  batez  adierazten  didatelarik. Haritz  apurrek  euren  jantziak  kentzen  dituzte  gutxika  biluzirik  geldituaz, euren  edertasuna  erakusten  digutelarik.          Udazkena, ene  udazkena. Tristura  dakartzazu  ene  bihotzera. Udazkena, aro  madarikatua! Ene  oroitzapenak  bueltatzen  dira  nere...


samsa 1456152598310

umeek negar egiten dute jaiotzerakoan okadagarria den antzezlan honetara datozela dakitelako. umeen dantzek eta irrifarrek topo egiten dute errealitatearen krudeltasun eta bortizkeriarekin. ez dago ukatzerik, ezta sahiesterik; ez dago ihes egiterik, ezta konponbiderik; baina gizakia saiatzen da, behin eta berriro, barnean duen ume olgaria askatzen. bizitza okadagarria komedia eta tragediaren artean dabilen zigzag formako bidea baino ez da, etengabeko forma aldaketa, metamorfosia.