hilezkortasuna
Gizaki orok hilezkorra izatea bilatzen duenaren susmo txikia daukat. shakespeare-k esan bezala, ume orok negar egiten du mundu honetara datorrenean jakin badakielako eroen antzeztokia baino ez dela. baina, bizitzaren trenak aurrera egin ahala gure oinak gero eta sakonago sartzen dira eszenatokiaren kartoizko dekoratuan, zuhaitzen sustraiak bezala. jaio eta berehala ikasten dugu heriotzari beldur izaten, minari, beldurra berari. bizitzaren krudeltasuna ezagutzen dugu, gizakiaren ezaugarri gizatiarregiak, baina hala ere jarraitu nahi dugu bizitzen. memoria bihotzeraino sartzen zaigun hiltzea bezalakoxea da; orainaren pisua handiegia da askotan begiak irekitzeko ere. sentitzen dugu askotan Atlasek bezala mundua gure besoetan mantendu behar dugula, baina ez dugu horrenbesteko indarrik gure gogoan. gure bizitzak txanponak dantzariak bezala erakusten dizkigu alde ona eta txarra. zortearen presoak gara baina ez dugu presondegia inolaz ere utzi nahi. inmortalak nahi dugu izan. ezaguna nahi horren adibide mitologikoak, elixirrak etb. baina ez da modu bakarra. gorputzaren usteltzeak argi utzi digu ezinbesteak inmortalitatea fisikoki behintzat ezinezkoa zaigula, behintzat gorputz berberean. orain, zenbatek sinisten dute berharagitzean, beste gorputz batean bada ere, horrela ez dugulako ikusten gure bidaia zentziugabea izan dela. eszeptikoagoak direnak, zientifikoagoak direnak energiaren a lde agertzen dira. gure baitan dagoen energia ase-ezina denetik, transformatuko denaren susmoa. denaren parte, betiko, izan nahi dute. beste askok beraien memoria bizirik mantentzearekin nahikoa dute. bai historian sarraskiak egiteagatik edo ekintza heroikkoren bat. beste batzuek ospe goxoagoa bilatzen dute beraien izena betiko neoizko argipean dagoela jakinik. Nietzschek gizaki bat asmatu z uen, bere alter egoa, betiko gurekin egoteko. joan behar badugu ere, beti utzi nahi dugu zerbait mundu honetan, gogoratzen ez dena existitzen ez delako. horrexegatik sentitu nahi dute zentzu batean askok seme-alabak edukitzea. umeengan ikusi nahi dute beraien aurpegia, beraien keinuren bat, eta era berean, gure seme-alabek seme-alaba gehiego eduki ditzaten kate amaigabean. neuk ere inmortala izan nahi dut... orain... zein da aukeratu behar dudan bidea?
Iruzkinak
inguma 2007-07-28 11:10 #1
Aukeratu behar dezun bidea... agian aukeratzeko irrikatzen zaudena, gehien gustatzen zaizuna, ala ez, eztakit. Eztakit biderik ere badagoen, ez det uste, bidea gutxinaka eiten degu geuk.
Utzi iruzkina: