fantasiaren indarra

samsa 1456152598310 antzezlan okadagarria | 2007-08-01 13:29
2


Neguko  gau  triste  eta  goibel  hartan  telebistari  itsatsita  aurkitzen  nintzen. Etxeko  jende  guztia  lotan  zegoen, baina  nere  begiek  ez  zuten  isteko  nahirik, inola  ere  ez. Gauerdia  igaroa  zen  zegoeneko, eta  logurea  ez  zen  inolaz  ere  agertzen. Iluntasun  sakon  baten  barne  aurkitzen  nintzen, telebistak  nere  gorputza  pittin  bat  argitzen  zuelarik. Logureak  ez  zuen  aurpegirik  ematen, baina  telebistako  programazioak  ohera  bultzarazten  ninduen. Baina, bapatean, filme  zikin  hoietako  bat  hasi  zen  telebista  kate  arraroren  baten. Ni  adintsua  nintzen  hoietan  hasteko, baina  nere  gaztetasunean  ez  dut  sekula   horrelako  filmerik  ikusi, eta  intriga  pixkat  nuela  aitortu  beharrean  nago. Pelikula  aurrera  zihoan  einean  nere  "kapitaina"  gero  eta  lodiago  jartzen  zen, slip-etatik  irtetzerararte. Eskuekin  eserlekura  heldu  nintzen  urduritasuna  nire  jabe  bilakatzen  zelarik. Eta  emakumea  logelan...

         Nere  baitan  aspaldi  sentitzen  ez  nuen  zerbait  nuen. Telebista  amatatu  nuen  segidan, eta  airea  hartuz, pasillotik  barrena  emakumearengana  habiatu  nintzen. Isiltasunean,  atea  ireki  nuen  ahal izan  nuen  bezalaxe, emakumea  bapatean  ez  esnatzeko. Harrapaladan  tirantedun  barne  kamiseta  kendu  nuen  eta, slipa  eta  kaltzetinak  jantsita, ohe  barnera  sartu  nintzen. Izerdiaz  blai,  nere  emakumearen  gorputza  atzekaldetik  hartu  nuen, hertsiki  ere, nere  "kapitaina"ren  berotasuna  konprobatu  zezan. Lehenengo  zaplastekoak  ez  ninduen  kikildu, eta  horrexegaitik  bigarren  planera  jo  nuen. Kamisoiaren  behekaldetik  sartu  nuen  ezkerreko  eskua, eskuinarekin  ilea  laztantzen  niolarik. Titietara  heltzekotan  nintzela  bigarren  zaplastekoa heldu  zen, eta  honekin  batera, abentura  guztiaren  amaiera.

— Baina  zertan  zabilz  lodikote  alena? — galdetu  zidan  Isabelek  ohe  alboko  argia  pisten  zuelarik.

—   Baina  maitia... telebistan...

— Ze  telebista  eta  zer  demonio!? Ez al  zara  konturatzen  umeak  alboan  lotan  daudela? Oheratu  zaitez  behingoz, eta  kendu  kaltzetin  horiek, arren!

Eta  horretan  geratu  zen  pentsatuta  neukan  istorioa. Bi  zaplasteko  nahiko  ziran  guztia  ulertzeko. Ezkondu  aurretik  eta  lehenengo  urteetan  dena  zen  zoragarria, baina  azken  urteotan...  Sentitzen  nuen  nere  gorputz  asegabeak  behar  batzuk  bazituela, eta  nolabait  zerbait  egin  behar  nuela. Gau  hartan  buelta  ugari  eman  nizkion  buruari, baina  ez  nuen  erremediorik  aurkitu. Baina  esnatzerakoan, gozaltzera  jeiki  nintzenean, nere  bizitzak  180  graduko  bira  eman  zuen  zeharo. Egunero  bezalaxe, mahai  gaineko  egunkaria  hartu  nuen, eta  ezohikoa  zen  bezala, egunkari  osoa  irakurri  nuen. Eta  hara, bapatean, kirolen  aurretik  bazegoen  atal  bat, inoiz  kontutan  hartu  ez  dudan  atal   horietako  bat; Harremanak. Deabrua  gidaritzat izango banu  bezala, ziztu  bizian, irakurri  nuen  atal  osoa; hauxe  irakurtzen  harrapatzerik  ere  ez  nuen  inola  ere  nahi.  Hirukoteak, orgiak, sado-masokismoa... ez  nituen  gauza  guzti  haiek  ulertzen, baina  bapatean, amaitzear  nengoenean, iraganera  bueltarazi  ninduen  iragarkia  ikusi  nuen. Pelikulan  bezalaxe, iragarkiko  andraskoak  mozorro  jaia  ospatu  nahi  zuen, identitate gabeko  jaia, alegia. Horrek  asko  poztu  ninduen, izatez, oso  lotsatia  nahiz eta, eta  are  gehiago  honelako asuntoetan. Erabakita  zegoen  beraz. Gau  hartan  bertan  deituko  nuen.

Goiz  osoa  eman nuen  buruari  bueltaka. Behin eta  berriro  imaginatzen  nuen  mozorro festa  hura. Milaka  gauza  pentsatu  eta  imaginatu  nituen, eta  imaginatzen  nindoan  einean  gero  eta  gehiago  pozten  nintzen.

Gosaldu  ostean  lanera  habiatu  nintzen  egunkaria  besapean, nere  altxorrik presiatuena  balitz  bezala. Heldu  bezain  pronto  telefonoz  dei  egin  nion  andraskoari. Mugikor  bat  zen. Enpresaren  kontu  zela  suposatu  nuen.  Berarekin  elkarrizketan  hasi  berria  nintzenik  beldurra  sartu  zitzaidan, baina  zegoeneko  ez  zegoen  alde  egiterik. Aurrepausua  emanda  zegoen. Ez  zirudien  andraskoak  esperientzia  handirik  zuenik baina  horrela  nahiago  nuen. Elkarrizketa  laburra izan zen  benetan. Geratzeko aina  denbora  izan  genuen  behintzat. Geratuak  ginen  beraz, baina  nere  gorputzak  kikildurik  jarraitzen  zuen.

Egun  osoa  eman  nuen  gauan  pentsatzen, nere  kezkakizunetan, nere  beldurretan, nere  irriketan... mundu  berri eta  misteriotsu  hartan.

Eta  gaua  heldu  zen. Lana  amaitu  orduko  etxera  dei  egin nuen  aitzakiren  bat  jartzeko, baina  ez  nuen  arazo  handirik  nere  emaztearen  eguna bait  zen. Ostirala. Isabel  eta  bere  lagunen  eguna, txutxumutxuen  eguna. Egun  aproposa  zeharo  emaztea  berandu  helduko zen  eta.

Horrezkero, mozorro  dendara  habiatu  nintzen  emakume  alaiaren  etxera  joan  baino  lehen  telefonoz  alokatutako  mozorroaren  bila. Beldur  eta  lotsa  nere  gorputzean  nahastatzen  ziren  gero  eta  harinago, baina  ahal  izan  nuen  bezala, Batman-en  mozorroari  heldu  nion  eta  hitz  gutxi  batzuk  esan  eta  gero  neskatsaren  etxera  habiatu  nintzen  zuzenean. Baina, etxe  aurrera  heldu  orduko  lotsa  nere  jabe  bilakatu  zen  berriro  ere, era  bortitzean. Nola  eta  non  jantziko  nuen  mozorro  hura? Demonio! Nere  adinarekin  eta  Batman-ez  mozorrotuta  etxebizitza  batetik  zehar! Harrigarria  badirudi  ere, pelikuletan  bezala, igogailura  igo nintzen  eta  solairura  heltzekotan  nengoenean  "stop"a  sakatu  nuen. Zer  egingo  nuen  ba? Segundu  gutxiko  asuntoa  izan  zen. Berehala  jarri  zan  igogailua  funtzionamenduan, bere  barnean  Batman  heldu  bat  zegoelarik.

Azkenik, igogailua  galditu  zen; eta  ateak  motelki  ireki  ziren. Nere  sorpresarako  nere  aurrean  bikote  heldu  bat  zegoen  igogailua  itxaroten. Instintuki  burua  jeitsi  nuen  eta  korrikan  igogailutik  aldendu  nintzen  ahalik  eta  urrunen. Behin  agureak   desagertu  zirenean  neskatsaren  ate  aurrera  hurbildu  nintzen. Ordua  zen. Ez  zegoen  atzera  botatzerik.

Riiiiiiiinnng!! Irrikak  txirrinera  itsatsi  ninduen, eta  hatzamarra  kentzear  nengonean, bapatean, atea  ireki  zen. Nere  aurrean  emakume  galant  eta  eder  bat  agertu  zen. Mozorrotuta. Nere  buruan sartu izan  balitz  bezala, nere  pentsamenduak  irakurri  balitu, "Catwoman"en  mozorroa  zeraman  gainean. Batman  eta  Catwoman? Ufff! Lehertzear  nengoen. Fantasia  gehiegi  nere  gorputz  helduarentzat. Ez zen  neska  lirain eta  ponpos  horietako  bat. Emakume  heldu  eder  bat  zen  nonbait. Ez  zituen  inondik  inora  titimuturrak zerura  begira, ezta  ipurdi  gogorrik  antzeman zitekeenez, baina  larruzko  jantzi  edo  mozorro  hark  zerbait  zeukan. Erabat  estuturik  zegoen emakumea, aurpegia  ere  larruz  estalia, agerian  begi  marroiak  eta  melena  argia  uzten  zuelarik. Asko  erakartzen  ninduan  errealitatezko  gorputz  hark, benetan  desiratzen  nuen. Baina  ahoa  xiku-xiku  neukan.

— kaixo... zeu  zara  faustino, ezta? — galdetu  zidan  emakumeak  goxoki, ezpainak  astiro  eta sensualitatez  mugitzen zituelarik. Antzematen  zen  hura  ez  zela  bere  benetazko  ahotsa, benetako doinua. Baina  berdin  zitzaidan.

— Bai. Neu  naiz. — argi  zegoen  ni  nintzela, hemendik  ez  da  Batman  asko  ibiliko  eta. Baina  emakume  hari  edozer  gauza  baieztatuko  nioke.

— Sartu  zaitez  barrura  Batman — hitz  horiek  entzuterakoan  pentsatu  gabe  segidan sartu nintzen  irrikitan  baitnengoen. Eta  oraindik  ere  mozorroaz  lotsatuta  neure  burua  eskutatu  nahi  nuen  ahalik  eta  azkarren.

Hortik  aurrera  guztia  bakarrik  joaten  hasi  zen. Hitzik  ahozkatu  gabe, emakumeak  atea  itxi  egin zuen   ezkerreko  eskuan  zeraman  makiltxo  batekin  bere  iztarrean  kolpetxo  batzuk  ematen  zituelarik. Nere  kapa beltzak   dardarak  izkutatzen  zituen. Gela  baten  erdian  aurkitzen  nintzen  Batmanez  mozorroturik, nere  aurrekaldean  emakume  mozorrotu  bat  nuelarik. Ametsetan  edo? Ez. benetakoa  zen  guztia, eta  neu  nintzen  istoriaren  pertsonai  nagusietako bat.

Gutxinaka  neregana  hurbiltzen  hasi  zen, era  berean  neuk  atzera  egiten nuelarik. Baina  bera  gero  eta  harinago  hurbiltzen  zitzaidan  begi  disdiratsuekin begirada  maltsurrak  jaurtitzen  zizkidalarik. Atzera  egiten nuen, behinik  behin  ormaren  batekin  topo egin nuelarik. Azkenik, konturatu  gabe, logela  batera  heldu  ginen. Han  zegoen  bizitzan ikusi  dudan  oherik  handiena. Bapatean, mugimendu azkar  baten  nigana etorri  zen  eta  bultzadatxo  batez  ohera  bota  ninduen. Bihotza  lehertzear  neukan, eta  guzti  hura  okerrera zihoan  dudarik  gabe.

Etsanda  harriturik  nengoelarik, bere ezker  hanka igo  zuen  eta  nere  alboan, ohearen  gainean,  ezarri zuen  oina. Nere begi  aurrean  geratzen  zan  hanka  luze  hura. Larruz  estalia; disdiratsua. Ufff! Ezinean nenbilen.

Nere  aurrean jarraitzen  zuelarik, makiltxoaz  eta mihiaz  jolasten  hasi  zan. Eta  behin zurrupadatxo  batzuk  eman  zizkionean, nigana  hurbildu  zen, makurtzean  titien atal  handi  bat  agerian  gelditzen  zitzaiolarik. Titien  erdian  zegoen  kremailerari  begiratzen  nion  begirada  kendu  gabe  begietara  ezin  nuelako, eta  egia  esan, huraxe  jeitsi  nahi  nuelako  edertasun  hura  dastatzeko. Behin nere  gainean  jarri zenean  goxotasun  osoz hasi  zan zaman  musutxuak  ematen, eta  noizean  behin  mihiaz  laztanen bat  egiten. Hasiera  baten  kikilduta  nengoelarik, besoak  mugitu  ezinik  aurkitzen  nintzen, baina  musuak  ugariagoak  bihurtzen  ziren  einean, besoak indarra  hartzen  hasi  ziren  eta ipurdi  handitxo  hura  ikutzeko  gai  bilakatu  nintzan. Horrezkero, guztia  etorri  zan  jarraiean. Musuekin  batera, gorputz  guztia igurtzen  zidan  motelki. Bapatean, bere  eskuak  beruntz  habiatu  ziran. Zilborra  pasatu  zuten  eta  nere  txikitxoarengana  hurbiltzen  hasiak  ziren. Baina, behin  hura  harrapatu  zutenean, dena  gelditu  zen  momentu  batez. Ez zegoen  hura  mugitzerik, ezta  handitzerik. Nere  Kapitaina  hilda  zegoen. Ez  zuen  indarrik. Ene!!

—   Ez  zaitez  kezkatu  ene  Batman, honek  erremedio  erraza  dauka  eta.

Izugarrizko  konfidantza  eman  zidaten  entzundako  hitz  haiek. Baina  ez  nekien  zer  egingo  zuen  arazoa  konpontzeko, ideiaren  bat  banu  ere.

Andrea  nere  iztarren  gainean  jesarri  zen  momentu  txiki  batez. Nere  praka  estu  eta  beltzak  heldu  zituen  eta  goxotasun  handiz  jeisten  hasi  zen. Emakumea  beruntz  habiatzen  zan  gutxinaka  prakak  jeisten  zituen  einean, eta  konturatu  nintzenerako  nere  zakila  kilikatzen  zegoen. Bapatean  zirrararen  bat  igo  zitzaidan  bururaino  berriz  ere  taketara  jeisteko. Magiaren  poderioz  Kapitainak  bere  gogortasun  osoa  lortu  zuen. Esku  batez  heldu  zuen  gero  eta  zurrupada  sakonagoak  ematen  zituelarik, beste  eskuaz  sabela  laztantzen  zidalarik. Gorputz  hura  xurrupatzeko  nahia  nuen  baina  ezin  nintekeen  mugitu. Esku  biekin  heldu  zidan  kikirrioa  mihiaz   jolasten  hasteko. Zakilxorroa  gori-gori  zegoen, eztanda  egitear. Ahal izan  nuen  bezala  beragana  hurbildu  nintzen, eta  behin  lotsa  guztiak  desagertuta, nere  gainean  jesarrarazi  nuen  eta  motelki  kremailera  jeisten  hasi  nintzaion. Bajatzen  nuen  einean  agerian  azaltzen  hasi  ziren  bi  edertasun. Guztiz  kendu  nion  goiko  partea, zeraman  mozorroa  parte  bat  baino  ez  zen  eta. Gerrian  utzi  nion  goiko  partea  ahal izan  nuen  bezala, eta  behin  begietara  begiratu  nionean, bularren  artean  sartu  nintzen  burubelarri. Berak, goxotasun  handiz, esku  biekin  buruari  heldu  ninduan  bere  barnetik  soinuren  bat  irten  zitzaiolarik. Ditiak  musukatu  nizkion  goitik  behera, behetik  gora, nere  bizitzan  bularrik  ikusi  ez  banu  bezala. Segundu  batzuren  ostean, altzatu  egin  zen  ezer  esan  gabe  eta  jantzia  bertan  behera  bota  zuen  bere  edertasun  erreala agerian  utziz. Nik  bitartean  kapa  erantzi  nuen, gero  mozorro  osoa  kentzeko. Biluzik  geratu  ginan  biak, kareta  baino  ez  generamala. Ni  ohean  etsanda, eta  bera, nere  aurrekaldean  zutunik. Begiratzen  niolarik, bere  gorputza  ferekatzen  hasi  zen  nere  hankatartea  buztitzen  zelarik. Nere  kikirrio  buztia  eztanda  zorian  zegoen, inoiz  baino  gogor  eta  gorriago. Beragana  hurbildu  nintzen  eta  mugimendu  azkar  eta  gogor  batez  ohera  erakarri  nuen. Gorputz  hura  segundo  batez  begiratu  nuen, eta  segidan  mihiaren  puntaz osoki  igaro  nuen. Lehendabizi  lepotik, bitartean  eskuekin  gorputz  osoa  laztantzen  nuelarik, geroago  bularretara  heltzeko. Diti  bakar  baten  gelditu  nintzen. Ditimutur  larrosa   hura  zurrupatu  nuen  geldiro-geldiro  behin  eta  berriro. Zirkuluak  marraztu  nituen  mihiaz  soinu  goxoen  artean. Berak, bitartean, barrabilei  heldu  zion  sendo  eta  bortizki, baina  gustatzen  zitzaidan. Esku  bat  jeitsi  nuen  emakumearen  hankatartera  motelki  kilikaren  bat  eginaz. Kriston  hezetasuna  zegoen  han; guztiz  buztita. Elkarri musu  bat  eman  geniolarik, beheruntz  habiatu  nintzen  geldiro. Hatzamarrekin  ditimuturrak  heldu  nizkion  alura  heldu  nintzenerako. Motxina  zeharo  gorrituta  zegoen. Ileetatik  eman  nizkion  musu  batzuk  eztiki  ere, baina  segidan  hurbildu  nintzen  klitorialdera. Pottorroa  goitik  behera  zurrupatu  nuen  gero  eta  likidotxo  gehiago  jaurtikitzen  zuelarik. Ditimuturrak  inoiz  baino  handiagoak  eta  gogorrago  nabaritzen  nituen; potxorra  lehertzear. Prest  geunden. Momentu  batez  gelditu  nintzenean, harrapaladan  igo  zen  andra  eta  mugimendu  bortitz  batez  etsanarazi  ninduen  nere  gainean  jartzeko. Gogorki  nere  Kapitaina  bere  eztipotoan  barnearazi  zuen. Kriston  beroa  egiten  zuen  barruan. Ez  nekien  askoz  gehiago iraungo  nuen. Astirotxo  hasi  zen  hasiera  baten  gerriari  heltzen  niolarik, baina  behin  titi  bati  heldu  nionean, martxa  bizkortu  zuen  gure  oihu  eta  intzirien  artean. Esku  biak  nere  bularrean  jarri  zituen  indar  handia  eginaz, nik  neuk  esku  batekin  bular  bati  heltzen  niolarik  eta  besteaz  lepoa  laztantzen  niolarik. Kriston habiadura  zeraman, geldiezina, jarraituezina. Nere  urjauzia  heltzear  zegoen  eta  ezin  nuen  gehiago itzaron  bere  alua  asko  estutu  zuen  eta. Berea  ere  hurbil  zegoen, ez  zegoen  dudarik. Lepoan  neukan  eskuaren  hatzamar  lodia  ahoan  sartu  nion  bapatean, eta  berak  alua  estutzen  erantzun  zidan. Bero  eginda  geunden. Bularra  estutu  nion. Berak, habiada  bizkortu. Ni  ere  mugitzen  hasi  nintzen. Berak  alua  gehiago  estutu. Intziriak  hemen  eta  han. Hortxe  zetorren. Bai! Bai!! Baina, eztandaren  erdian, lehertze  haren  puntu  gorenean, begi  haiek  ikusteko  asmoz,  kareta  kendu  nion...

—   Isabel?!!

—   Bai  Faustino. Neu  naiz. 

Sugoi

Sugoi 2007-08-01 21:54 #1

Jejejeje, ona!

Ni neu

Ni neu 2008-04-24 16:31 #2

Oso ona benetan! asko gustatu zait historioa! ipuin erotikoa gehiago bultzatu beharko litzatekela uste dut!!<br><br>Mila esker horrelako ipuinak idazteagatik!!!<br>


Utzi iruzkina: