dilema

samsa 1456152598310 antzezlan okadagarria | 2007-09-05 20:58
1

Nere  urratsak  gero  eta  harinagoak  egiten  ziran; nere  zangokada  gero  eta  handiagoa; nere  bihotza  bizkortu  egiten zan  etxebizitzara  hurbiltzen  nintzen  einean. Eraikuntza  ikusterakoan  arnasa  etentzen  zitzaidan. Gero  eta  nekatuago  sentitzen  nintzan. Zegoeneko, zapatak  arrastaka  neramatzan; gorbatak  zama  estutzen  zidan. Ez  zegoen  atzera  egiterik.

Oinakada  bakarra  falta  zitzaidan  atearekin  topo  egiteko. Ate  aurrean  nengoen  baina  ezin  nezakeen  eskurik  mugitu; nere  ahoak  ezin  zezakeen  mugimendurik  artikulatu. Segundu  bakar  batzuk izan  arren, bazirudien  urteak  neramatzala  ateari  begira. Baina, azkenik, jotzeko  asmoz  eskua  altzatu  nuenerako, atea  motelki  ireki  zan. Orduantxe  agertu  zan  bera; zerutar  irrifardun  aingeru  bat. Gorputza  izkutatzen  zuen  jaka  erraldoi  batez  jantzirik  begiratu  ninduan, eta  gure  begiradak  gurutzatu  ziran. Irri  geldo  batek, keinu   batez  lagundurik, sarrarazi  ninduan. Mugimendu  goxo  batez, lurrera  begira, soberan  nuen  arropa  guztia  hartu  zuen  behin  atea  zeharkatu  nuenean. Bakarrik  omen  zegoen  etxe  erraldoi  hartan.

—    Non  dago  Juan? — galdetu  nion  totelduz.

— Nahiago  izan  du  beste  lekuren  batean  egotea. — erantzun  zidan  begirada  jeisten  zuelarik. Nik  ez  nekien  zer  esan. — Has  gintezke  zuk  nahi  duzunean. — zuzendu  zitzaidan  oraindik  ere  begirada  altzatu  gabe.

Galdurik  nengoen. Ez  nuen  aurkitzen  inolako  erantzunik. Buruarekin  mugimendu  lotsati  eta  nahasi  bat  egin  nuen  bere  erreakzioa  ikustearren. Goiko  pisura  abiatzen  zela  ikusirik  bere  atzekaldean  jarri  nintzen  hoztasun  hura  ahalik  eta  azkarren  galdu  ahal izateko. Eskailerak  gora  igotzen  zen  einean  jaka  erraldoiak  izkutatzen  zuen  ipurdi  miresgarri  hura  begiratzen  nuen. Ipurmasail  borobilen  mugimendu  galdua  antzeman  nezakeen  hala  ere. Irrikitan  nengoen. Niretzako  nahi  nituen  borobiltasun  malgu  haiek  tarteka  koxkatxoren  bat  emateko. Eskailera  amaitu  zan, azkenik. Behin  goian  zegoelarik, begiradatxo  bat  bota  zuen  atzera, eta  han  jarraitzen  nuela  ikusterakoan  aurrera  egin  zuen. Arraro  xamar  sentitzen  nintzan. Logelako atea  ireki  zuen, nire  ametsetako  mundua  zabaltzen  zuelarik. Behin  barnean, buelta  eman  zuen  ilea  uhinduz, eta  horrelaxe  esan  zidan:

— Zure  etxean  zaude. Zerbait  hartu  eroso  jartzen  naizen  bitartean. — buruarekin  baietza  ematen  niolarik  logela  utzi  zuen  momentu  batez.

Bakarrik  sentitu  nintzan  bapatean. Inoiz  baino  gehiago. Eta  orduan  zer? Etortzen  zenerako  biluzik  egon  behar  nuen  egoera  erraztearren. Nere  lehenengo  aldia  bailitzan, kontu  handiz  erantsi  nuen  arropa, ahalik  eta  azkarren. Behin  kaltzontzillotan  geratu  nintzenean, ohera  sartu  nintzen. Baina, barregarri  sentitu  nintzen. Larru  gorritan geratzea  erabaki  nuen, kokotzeraino  estalirik, izaren  usain  goxo  hartan  murgildurik. Ez  zegoen  atzera  egiterik. Nere  ametsetako  bat  betetzear  zegoen, baina ez  nik  amestu  nuen  moduan. Nire  lagun min  batekin  oheratuta;  Juan  nire  lagun  minaren  emaztearekin  oheratuta. Ez  nuen  horrelakorik  espero. Baina, baietza  eman  behar  nien, halabeharrez. Bizitza  madarikatua!! Zein  maltxurra  den  zori  madarikatua!! Bizitza  osoa  emakume  eder  honen  keinu  baten  zain, eta  guztia  galduta  zegoenean, nigana  dator. Baina, betiere  atsekabea  eta  etsipenaren  eskutik  helduta. Nigandik  gauza  bakarra  baino  ez  zuen  nahi: hazia. Nere  hazia. Besterik  ez.  Juanek  ezin  zion  nik  eskeintzen  niona  eman. Ezin  nuen  ezetzik  eman. Nere  lagun minak  laguntzen  nituen  eta  betiko  ametsa  betetzen  nuen. Ez  dakit, izan  ere, bi  arrazoi  hauetatik  zeinek  bultzarazi  ninduan  eskeintza  hau  onartzera. Buruhausteak  alde  batera  utzi  behar  nituen; bere  ohean  nengoen, biluzik. Nirea  izango  zan.

Azkenik, logela  eta  komuna  komunikatzen  zituen  atea  ireki  zuen  komunetik  argi  izpiren  bat  sartzen  zelarik. Tarte  txiki  hartatik  beso  bat  atera  zuen  logelako  argiaren  tonua  jeitsi  zuelarik. Iluntasuna  logelaz  jabetu  zenean  irten  zen. Atetik  ohera  zegoen tarte  hartan, setazko  kamisoi  baten  azpian, gorputz  eder  eta  lirain  bat  antzemateko  aukera  izan  nuen. Ohean  sartu  zen  kontu  handiz  nire  gorputza  ikutzearen  beldurrarekin. Bere  presentzia  nabaritu  nuen. Behin  biak  ohean  geundenean, isiltasunarekin  apurtu  zuen.

— Egin  ezazu  ahalik  eta  azkarren, arren; eskertuko  nizuke. — esan  zidan  dardara  batean.

— Baina, min  pittin  bat  jasango  duzu  azkar  egiten  badugu. Ez  al  duzu  uste? — erantzun  nion  sasiamets  hura  luzatzeko  asmoarekin.

— Arren...

Ez  zegoen  inolako  alternatibarik.  Etsanda  harri  eginda  zegoelarik, nere  gorputza  laztantzen  hasi  nintzen. Ezin  nuen  bere  aldetik  ezer  itxaron. Isiltasun  bortitz  hartan  intziri  batek  habarrotsa  zirudien. Behin  nere  gorputzeko  odol  guztia  puntu  bakar  baten  batu  zenean, eta  potrazalaren  mugimendua  nabaritu  nuenean, jakinarazi  nion. Nire  keinuari  jarraitu  zion  berak  zeraman  azkenengo  arropa  erantziaz. Biak  biluzik... eta  ni  puntu  puntuan. Ohe  erdira  hurbiltzen  hasi  zen  bultzada  txikiak  emanez. Kontu  handiz  bere  gainean  jarri  nintzen  aurpegiak  ahalik  eta  urrunen  mantenduaz. Liztu  pixkatxo  bat  hartu  nuen  nere  hatzamarrekin  nere  zakila  buztitzeko  asmotan. Behin  egina, sarketa  baino  ez  zitzaigun  geratzen. Ahaleginak  egin  nituen, baina  lehenengo  saiakerak  ez  zuen  arrakastarik  izan. Bigarren  saiakeran  berak  ohartarazi  ninduan  garrazi  txiki  baten  bitartez. Ez  zegoen  nola  egiterik. Ez  zegoen  nola  sartzerik. Harresi  hura  gaindiezina  zen. Amaitutzat  eman  nuen  bidaia  eta  nere  gorputza  erortzen  utzi  nuen  ohearen  eskuineko  aldera. Bideren  bat  bilatu  behar  nuen, halabeharrez. Estimulazioa  baino  ez  zitzaidan  geratzen, baina  zer  pentsatuko  zuen  berak? Eta  Juanek? Baina, bestalde, nik  horrelaxe  nahi  nuen, desiatzen  nuen. Ez  zegoen  aukera  hura  galtzerik. Hala  ere, ez  zegoen  batere  ondo. Ez  nuen  bere  itxaropenarekin  jolastu  behar. Ahalik  eta  hotzen  egin  behar  nuela  banekien, ezin  nuen  instintuen  atea  zabaldu, baina  gorputz  hark, biluzik, oihuka  deitzen  zidan. Denbora  aurrera  zihoan  eta  nik  ez  nuen  inolako  irtenbiderik. Fidela  izan  behar  nuen; Juani  promes  egin  nion, eta  berak  nigan  jarri  zuen  bere  konfidantza  guztia. Zegoeneko, argi  neukan  guzti  hura  mesede  bat  baino  ez  zela, baina  balantza  alde  batera  okertuta  zegoenean, bapatean, bere  eskua  jarri  zuen  gozoki  nere  hanka  gainean. Bere  hatzamar  txikitsuek  nere  azal  hotzitua  laztantzen  hasi  ziren, gutxinaka  nere  gorputzeko  puntu  baten  presio  handia  konzentratzen  zelarik. Horrela, nere  instintuei  bidea  irekiaz, nere  imaginazioaren  kateak  apurtu  nituen. Motelki  buelta  eman  nuen  nere  hanka  bere  hanken  gainean  jartzen  nuelarik. Nere  barrabilek  bere  azal  bero  eta  leuna  igurtzen  zuten  geldiro. Nere  eskua  behera  habiatu  zen  gutxinaka, sabeletik  behera. Segidan, bere  eskuin eskua  nabaritu  nuen  nere  eskuineko  hankan, honek, bereak  inmobilizatzen  zituelarik. Nere  ahoak  bere  zama  gozotasunez  esploratzen  zuen  einean, berak  eskua  jeisten  zuen  nere  ipurdia  ikutzera. Belarrira  heldu  nintzen; belarri  amestua  eta  desiratua. Mihiaz  laztandu  nuen  zirkuluak  marrazten  nituela. Hoztasun  beldurgarri  hura  desagertzear  zegoen. Bere  laztanak  gero  eta  gozoagoak  ziren, eta  honek  nere  bihotza  gehiago  bizkortzen  zuen. Gorputzak  dardarka  zeuden. Bazirudien  bere  bihotzeko  giltza  nere  eskuetan  zegoela; azkenik. Eskua, sabelean  egoteaz  asperturik, goruntza  hasi  zen  bide  arriskutsu  hartan. Bere  izaera aldatu  bazen ere, banekien  lurralde  hura  zeharo  arriskutsua  zela. Ez  zegoen  dudarik. Konturatu  nintzenerako  nere  eskuak  bere  bularretako  bat  inguratzen  zuen. Berak  nere  ipurmasailak. Gero  eta  gogorrago  heltzen  zizkidan, eta  nik  berdin  egiten  nion  bularretan. Gero  eta  azkarrago  arnasten  zuen. Bazirudien, azkenean, nere  altzoan  pozik  zegoela. Bere  gorputza  aktibatu  zen  guztiz  eta  hilzorian  zeuden  hankek  bizia  errekuperatu  zuten. Orduantxe, bueltak   eta  bueltak  eman  genituen. Bata  bestearen  atzean. Ezker  eskuin, gora  eta  behera. Olinpoan  nengoen, dudarik  gabe. Bere  gorputzak  beroa  erradiatzen  zidan, pasioa. Gure  gorputzak  sutan  zeuden  gure  hankatarteak  buztitzen  ziren  einean. Orduan, nere  jabe  bilakatu  zan. Nere  gainera  igo  zuen  eskuak  bularrean  jarri  zizkidalarik. Kaderekin  zirkuluak  marrazten  hasi  zen  nere  zakila  ardatza  zelarik. Aienen  artean  bere  bularrak  hartu  nituen  gogorki. Semena  atean  zegoen, baina  nolabait  irteera  hura  galerazi  beharrean  nengoen. Hura  zen  momentu  egokia. Arriskatu  behar  nuen, eta  jainkoen  ezti  hura  dastatu. Kaderei  heldu  eta  behera  arrastratu  nuen  nere  gorputza  nere  ahoa  bere  pubisaren  aurrean  geratu  arte. Fluxu  tantak  nere ahoan. Esku  biekin  ule  mordo  hura  kendu  nuen  klitoriaren  edertasuna  agerian  utziz. Behin  harrapatu  nuenean, gozotasunez  xurgatzeari  ekin  nion, bitartean, esku  biekin  bular  sendo  eta  gorrituak  heltzen  nituelarik. Bere  gozamena  antzeman  nezakeen. Bere  burua  hara  eta  hona  mugitzen  zen. Lehertzear  zegoen. Eskuekin  nere  burua  eztipotora  bultzarazten  zuen. Ezin  nuen  guzti  hura  sinetsi. Sinesgarria  benetan! Zoragarria! Gutxira, postura  aldatu  genuen. Baina  berak  ez  zuen  inolaz  ere  nahi. Mugimendu  bakar  batez, giro  azkar  baten, nere  zakila  bere  aho  aurrean  geratu  zan. Mihiarekin  jolasean  hasi  zen. Nik  klitoriarekin  berdin  egiten  nuen. Erritmoa  bizkortzen  zen  gutxinaka. Emozioak  gidaturik, ipurmasailak  heldu  nituen  eta  aginka  egiten  nion  tarteka. Bere  ahoak  nere  zakila  buztitzen  zuen  zeharo. Hura  zen  hezetasuna. Segundu  bakoitzean  intentsitateak  gora  egiten  zuen. Bere  aieneak  gero  eta  sarriago  entzuten nituen. Fluxuak  nere  aurpegian  gora  eta  behera  egiten  zuen. Egoeraz  jabetzeko  nahiak  handiak  ziren, baina  berriz  ere, nere  inertzia  erabili  zuen  berak  nahi  bezala  jartzeko. Gure  gorputzak  bat  ziren. Ez  nuen inolaz ere  amets  horretatik  esnatu  nahi. Bere  perfumea  usandu  nezakeen  nere  gorputzean zehar. Nere  infidelitate  guztiari  irteera  emateko  irrikitan  nengoen; nere  maltsurkeri  oretsu  eta  beroa. Ohe  gozoan  etsanda, nire  gainera  salto  egin zuen  nere  zakila  bere  alua  hezean  bortizki  sartzen  zuelarik. Mingarria; zoragarria. Zaldi  ero  baten  gainean  balego, ilea  mugiaraziz, zirkulu  perfektuak  marrazten  zituen  erritmo  aldaketen  artean. Nere  burmuinetik  zakileraino  zirrara  batek  bidaiatu  zuen, barrabiletan  erupzioan  sartzeko  kontzentrazio  bat  sortaraziz. "Animo!!", "harinago!!"... beroa... beroa; "goazen!!", "Baiiiiiii!!!". Nere  desira  guztia  azalaratu  nuen  azkenik. Baina, berak  ez  zuen oraindik  amaitu. Bere  klitoria  nere  zakilean  igurtzen  zuen, gora  eta  behera, marmarka  zehozer  esaten  zuelarik. "Ju...Ju...Ju...Juaannnn!!". Juan? Ezzzzz!! Nire  izena  Pedro  da, Pedrooo!!.

—    Alde  hemendik. Bukatu  duzu  dagoeneko  lana. — esan  zidan  gora  begira, behin  guztia  amaitu  zenean.

Segundo  bakar  batzuetan  galduta  aurkitu  nintzen  ohe  gainean. Behin  denbora  tarte  txiki  hori igaro  zenean  nire  arropa  hartu  nuen  eta  atetik  irten  nintzen  azkenengo  begiradatxo  bat  bota  eta  gero. Bera  ernalketarako  postura  on  egoki  baten  geratu  zen  begirada  bakar  bat  bota  gabe.

         Oinez  bueltatu  nintzen  etxera, euripean, bere  perfumea  usaintzen, galduta. Berehala  harturiko  erabaki  batek  nire  lagun  minari iruzur  egitera eta  bere  neskalagunaz  txortan  egitera  bultzatu  ninduan. Eta  orain, biek  nirea  den  seme  bat  daukate. Zer  lortu  nuen  nik  horrekin? Horixe  be  ez  nekien, eta  jarraitzen  dut  jakin  gabe. Nire  ametsa  egi  bilakatu  zelakoan  egon  nintzen; gau  batez  nirea  izan  zen. Bere  gorputza  nire  izan  zen, baina  ez  nekien, eta  ez  dut  sekulan  jakingo, bere  burmuina  eta  bihotza  nireak ote  ziren.

Ez  ditut  berriz  ikusi. Nire  semea  ez  ikustea  erabaki  nuen; Juanen  begiei  aurrez  ez  begiratzea  erabaki  nuen; bere  gorputza  berriz  ez  ikustea  erabaki  nuen; eta  horrela, bere  perfumearen usainaren  oroimenarekin  baino  ez  naiz  geratu.

Sua

Sua 2008-04-24 16:34 #1

Ikaragarria! je! asko gustatu zait... ipuin batek barnekaldean zerbait pizten duenean, kontakizuna ona den seinale!!<br>


Utzi iruzkina: