sorpresa
|
Kolorezko argiek nere gorputza argitzen zuten.
Nere ingurutik pasatzen zen pertsona oro begiratzen nuen. Neska eta mutil ederren gorputzetan finkatu nituen neure begiak, baina ez zuen inork antzematen.
Barraren bestaldean neskatxa eder bat jesarri zen. Lehenengo aldiz begiratu nuenean bere begiradak harritu ninduen. Begietara begiratzeak ere lotsatzen ninduen. Nere ezinegonaz ohartu omen zen momentu baten muxu gozo bat bidali zidan eta. Horrek gehiago lotsatu ninduen. Buelta erdia ematera bultzatuta nengoen, eta pistara begira geratu nintzen. Irtenbidea aurkitu nuelakoan, bapatean, ahots ozen bat entzun nuen. Begiratzeak ere beldurtzen ninduen baina ezkerrera begiratzera beharturik nengoen. Bera zen. Argi zegoen. Ez neukan irtenbiderik.
— Kaixo. Bakarrik al zaude? — galdetu zidan ahots misteriotsu eta sensual batez.
— Bai. — Erantzun nion neure buruari ondo egin nuen galdetzen banion ere.
Era tipiko eta sinple baten etorri zitzaidan, baina berdin zitzaidan, poztu ninduen zeharo. Hainbat minutu pasa ziren eta oso gustora aurkitzen nintzen elkarrizketan. Neska berezia zen, ez zegoen dudarik, baina neure burua bidegurutzean zegoen oraindik eta ez nekien zer egin. Baina, bapatean, beldur nion hura entzun nuen.
— Begira Izaro, nere etxean ez dago inor. Etorriko al zinateke azkenengo kubata hartzera?
— Bai..., noski. — erantzun nion pentsatu baino arinago. Segidan. Baina erantzun irrazional hark poztu ninduen.
Bere etxera joan ginen beraz, alde zaharreko etxe zahartxo baten bizi ziren, eta bere lagunek, etxekideek, gaufesta berezia omen zuten egun hartan. Etxean sartu eta berehala, Maitanek txamarra airera bota zuen eta mugimendu azkar baten musika suabea jarri zuen. Ormara hurbildu zen, eta begirada goxo baten ostean, argia bajatu zuen. Sofa handi baten jesarrarazi ninduen bi kubata ekartzen zituen bitartean. Bueltatu zenean, nere alboan jesarri zen. Hitzegiten hasi ginen berriz, baina mintzatzen hasi nintzanerako nigana hurbiltzen hasia zen. Urduritasuna nitaz jabetu zen. Beste emakume batekin nengoan lehen aldia zen. Harinegi hurbiltzen zen beharbada, baina gustatzen zitzaidan. Denbora tarte ttiki baten bat bilakatu ginen. Lepoan musuak tartekatzen zituelarik, nere blusa txuriko botoiak kentzen hasi zen. Goitik behera. Gutxika. Oso geldiro, sensualitate handiz. Nik eskuekin sofari heldu nion. Bere eskuin eskuarekin nere blusa ireki zuen eta bular bati heldu zion. Ditimuturrak gogor eginda nituen. Hatzamarrekin geldiro bularra laztantzen hasi zen. Ni, ostera, erreakzionatu ezinik nengoen, eserlekura itsatsita. Aurreruntz eraman ninduen blusa kentzeko. Panpin baten itsura hartzen nuen nik, baina oso gustora aurkitzen nintzen. Gustatzen zitzaidan guzti hura. Behin blusa kendu zidanean, hurrengo habiapuntua bularretakoa izan zen. Eta halan egin zuen. Ni ere animatu nintzen eta bere gorputzatik pasatu nituen nere eskuak. Bere bular nimino haiexek ikutu nahi nituen. Bularretakoa kendu zidanean, segundu batez nere bularrak begiratzen gelditu zen. Ez ninduan inolaz ere lotsatzen. Gustokoa nuen. Segidan, lepora habiatu zen berriz, neuk bularretara jo nuelarik. Lepoko musu hezeek eta bularretako laztanek bere bularrak gogorki estutzera bultzatu ninduten. Lehertzerako bidean nengoen. Bularretara jeitsi zen berehala. Lehendabizi musu ttiki batzuk eman zizikidan bular baten, geroago putz egiteko. Haize boladatxoek ditimuturrak gogortu zizkidaten, baina benetako gogortzea mihiarekin etorri zen. Zirkuluak marraztu zituen mihiaz nere bularrean neuk esku batez hanka eta besteaz bularrak ikutzen nizkiolarik. Hotzikarak nituen segunduro. Bularretan minuturen bat egonda gero, pixkat baztertu nuen zeraman kamiseta kentzeko. Kamiseta kendu orduko titi nimino haiek geratu ziren agerian. Txuri-txuriak, ederrak. Ni habiatu nintzen beraz goxotasun hura dastatzera. Zurrupatu nituen, behin eta berriro berak lepoa eta bularra laztantzen zidalarik intzirien artean. Baina, bapatean, oso gustora geundenean, sofatik altzatu zen erdi biluzik eta argi apurra itzali zuen. Ez zen horrez gero ezer ikusten. Ni han nengoen eserita itxaroten, iluntasunaren erdialdean. Segidan somatu nuen bere etorrera. Eskuetatik heldu zidan eta nere gainean eseri zen motelki. Orduantxe bai, bere bularrak hartu nituen gustora. Berak nere burua hartu zuen eta bularretara eraman zuen estuki mantenduaz. Mihiarekin jolastu nuen bere bularren artean berak gero eta gehiago estutzen zidalarik burua. Dena zen nirea. Oso gustora nengoen, baina zehozer falta zen; hankatarte hura exploratu beharrean nengoen. Eta horixe egin nuen. Nere gainean zegoelarik, gonatxo azpitik esku bat baino ez nuen sartu, bestearekin ezker bularrari heltzen niolarik. Berak musu handi batez erantzun zidan. Eskua barrura sartu nuen hanketatik laztanen bat eginaz. Gero eta barnerago joan, gero eta musu basatiagoak ematen zizkidan. Baina, eztipotoa ikutzear nengoelarik, sorpresa bat aurkitu nuen. Nere bizitzan izan dudan sorpresarik handiena. Ez nekien zer zen hura, hankatarteko hura, eta eskua segidan aldendu nuen bertatik.
— Ez izan beldurrik laztana. Benetakoa da, bai, eta ziur nago oso gustoko izango duzula. — esan zidan nere eskua bere zakilera eramaten zuelarik. Zakila, bai!!
Eta nik kasu egin nion. Ez dakit zergaitik, baina esaten zidan guztia egiten nuen pentsatu gabe. Eskua mantendu nuen han, eta egia esan, zakil handi hura ikutzeak asko alaitu ninduen. Gero eta handiago bilakatzen zen tramankulu hura. Jolasean sartu nintzen berriz ere, oso gustora gainera. Ez ohikoa zen hura normaltzat hartu nuen eta nerean jarraitu nuen disfrutatzeko asmoarekin.
Konturatu nintzenerako, Maitanek gona gerritik gora jarri zuen eta bere gorputza atzeruntz bota zuen bere zakila nere aurpegi aurrean geratzen zelarik. Honetan ez nintzen berria, eta harrapaladan harrapatu nion esku biekin. Esku biekin sofa alboko mahian mantentzen zen ipurdia goruntz botatzen zuelarik.
Marrubi erraldoi hura mihiaz laztandu nuen musutxu batzuk tartekatzen nizkiolarik. Esku biekin estutu egiten nuen zakiltxorroan tentsioa antzematen niolarik. Segundu batzuren ondoren, mihiaz jokatu ondoren, zurrupatzen hasi nintzen hura nere ahoan sartzea kostatzen bazitzaidan ere. Intziriak iluntasun hartaz jabetu ziren. Gero eta handiagoa sentitzen nuen zera hura nere ahoan. Lehertzear omen zegoelarik zakila nere ahotik atera zuen bortizki eta nere gainetik kendu zen. Berriz ere, iluntasunean aurkitu nintzen bakarrik. Segundu batzuk igaro ziren, eta han ez zen ezer mugitzen, baina Maite esan nuenerako bere esku bat antzeman nuen nere hankan. Isiltzeko esan eta berehala gerrikoa kentzen hasi zen. Momentu nimino baten nere prakak iluntasunean galdu ziren; eta segidan nere kulero txuriak. Goxotasun handiz, hankak musukatzen zizkidalarik, pare parean ireki zituen nere potorroa taupadaka agerian utzi zuelarik. Huraxe musukatuko zuelakoan nengoenean, bapatean, hotzikara bat sentitu nuen. Izotz bat zuen bere eskuetan. Ufff! Hura zen gozamena! Izotza pasatu zuen nere hanketatik geldiro ttanttak hanketatik labaintzen zirelarik. Gero bularretara egin zuen salto, berriro ere hankatartera bueltatzeko. Aluaren ingurutik hasi zenerako lepoan musuak ematen zegoen. Sentitzen nuen hura guztia kanporatu behar nuen nolabait, eta sekula bota dudan intziririk handiena irten zitzaidan. Prest nengoen. Bai. Zeharo. Eta berak bazekien hori. Ederki ere ezagutzen ninduen, gau hortan ezagutu bagina ere.
Izotzean pentsatzen nenbilen hura urtu zenerako. Aluan neukan hezetasun goxo hark ez zidan hutsi pentsatzen, eta konturatu nintzanerako, nere barnean zakil erraldoi hura neukan. Ufff! Hura bai zoramena! Ez diot sekula garrantzirik eman tamaninari, baina hura, izugarria zen, zoramena. Mugimendu geldoak egiten zituen sofaren kontra botatzen ninduelarik. Nik diti haiexek ikutzen nituen ahal nuen moduan. Amaitzear nengoen. Oso hurbil. Maitek abiada azkartu zuen. Ni nere klitoria laztantzen hasi nintzen. Gero eta azkarrago hasi zen. Zakiltxorroa handitzen hasi zen. Izerdia edonon. Intziriak. Berotasuna. Garraziak, hotzikarak. Bular gogortuak. Ile mugimenduak. Ufff! Azkarrago!! Heltzear zegoen. Nabaritzen genuen. Kriston golpeak ematen zizkidan. Titiak estutzen nizkion. Ditimuturra heldu. Aaaah!
Hura harrigarria izan zen, dudarik gabe. Maitek nahi izan zuen guztia eta gehiago isuri zuen nere barnean, bero-bero, eta nik nere bizitzako orgasmorik handiena izan nuen. Zoramena izan zen. Gau bakar baten mutil baten basakeria eta gogortasuna, eta neska baten goxotasuna eta sentimenduak bizi izan nituen. Gau horrek ez zuen neure burua argitu, lehengo bidegurutze berberean jarraitzen nuen, baina experientzia errepikaezina bizi izan nuen.
gregori samsa
Iruzkinak
Sugoi 2007-07-19 12:29 #1
El inconfundible! XD
Utzi iruzkina: