egiaren berdur

samsa 1456152598310 antzezlan okadagarria | 2007-07-17 09:52
1

Nire  etorkizun  guztiak  txarregiak  dira  egia  izateko. Zelan  sentitzen  naizen ?  ezin  dezaket  azaldu.  Inoiz  ez  dut  jakin  zer  demontre  gertatzen  den  nire  inguruan, ulertzen  saiatu  banaiz  ere. Mundu  faltsu  baten  bizi  naiz, antzezlan  okadagarrian,  eta  ezin  naiteke  bertatik  irten.  Ametsgaizto  baten  pertsonai  nagusia  bihurtu  naute.  Ezereza  naiz.  Nere  buruan  bizitzera  bultzatzen  nauen  ahotsik  ez  dut  inola  ere  aurkitzen.  Eta  saiatzen  naiz, behin  eta  berriro, baina  barruan  ez  dago  ahotsik. Ez  al  dut  nik  ba  eginkizunik  mundu  miserable  hontan ? ez  al  du  zentzurik nire  bizitzak?  Nire  burua  ispiluan  begiratzen  dut  eta  bestaldean  agertzen  den  gizakia  ez  naiz  ni.  “Bizirik  zinela  uste  nuen, ni  zu  nintzelakoan  nengoen, ni naiz  edo  zu  zara ?  zu  ez  ba  zara  ni  izan  behar  dut.  Baina  nor  demontre  naiz  ni ? ba  al  dakizu  nor  zaren? Ez  zara  ni  izango, ezta?  

   Ispiluaren  bestaldean, zuk  inoiz  lortuko  ez  duzun  argia  ikusten  dut.  Nere  bizitzaren  azken  egunerarte  burua  jaten  didan  argi  madarikatu  bat !  Ispiluaren  bestaldean  dagoan  gizakiak  sartzera  gonbidatzen  nau,  baina  ni  tranzean  aurkitzen  naiz.  Nola igaro  bestaldera? Zergatik? Zertarako? Zutik,  ispiluaren  aurrean,  pentsatzen  ari  naizen  bitartean,  barrezka  nere  inguruan  saltoka  dabilen  zerbaiten  aurrean  aurkitzen  naiz.  Egiaren  beldur  al  naiz ?  benetan  al  naiz? Edo  hau  guztia  ametsa  baino  ez  da?

   Beruntz  egiten  dut  korrika, burua  erdibiturik,  ez  al  naiz  ni ?  ez  al  naiz  nik  uste  nuen  pertsona  bera ?  liberatu  nazazue  min  honengandik, mesedez ? ! ! Ni  neu  izatea  nahi  dut ! ! !

gregori samsa

inguma

inguma 2007-07-17 11:04 #1

Noren bizitzak dauka ba zentzua? Eta nor da bera? Nik ere izan nahi det ni, baino eztakit nola.


Utzi iruzkina: