non ote nago?

samsa 1456152598310 antzezlan okadagarria | 2007-07-18 12:40

Non  ote  nago ? 

Ez dut  izaterik  ikusten,

ez  dut  nere  gorputzaren  barne  “ni“rik  aurkitzen,

zeharo  hilda  nago.

Nere  gorputzak  nerekin  jarraitzen  du,

zuk  ikusten  nauzu, 

baina  ni  ez  nago.

Ni  ez  naiz  gizaki, 

ez  naiz  zuk  ikusten  duzuna. 

Ez  naiz  zuk  ikusten  duzun  gizakia  hura. 

Nere  gorputza  ikusten  duzu, 

baina  hau  ez  naiz  ni,

hutsik  nago,

nere  barnean  ez  dago  ezer,

joana  da. 

Barnean  ez  dago  izaterik. 

Hilda  dago.

Begiak  ditut, 

baina  itsuturik  nago, 

belarriak  ditut, 

baina  gorturik  nago, 

nere  burmuina  loturik  dago,

eta  ezin  dezaket  lotzen  nauten  kateak  moztu. 

Ezin  dezaket  sentitu,

Ezin  dezaket  pentsatu,

izaki  artifiziala  naiz.

Nire  burua  aurkitu  nahiean  nabil,

baina  ez  dut  aztarnarik  ere  aurkitzen.

Iluntasunean  ezinezkoa  egiten  zait,

argitu  nazazue  behingoz,

ezerezean  galdurik  nago ! !

Atera  nazazue  iluntasunetik,

norbait  izan  nahi  dut,

behin  betiko izaera. 

Ezin  dezaket  nereganatu  urrunean  ikusten  dudan  argitasuna ! !

Dagoeneko  dena  galdu  dut,

ez  daukat  ezer ;

borrokatzeko  gogoak  bilatzen  ditut,

bizitzeko  gogoak,

maitasuna...,

baina  bihotza  ez  da  organu  inoxo  bat  baino, 

nere  maskorra  mugiarazten  duena, 

ez  du  esentziarik,

ez  du  bizitasunik,

hilik  dago ! !

hilik  nago.

gregori samsa


Utzi iruzkina: