noraezean

Ez han eta ez hemen

Bukatu da!

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-05-14 22:02

Harrigarria benetan, baina biharko klaseekin Ikus-entzunezko 3. maila amaitzen dugu.  Ondoren bi azterketa eta listo, gure etorkizunean pentsatzen hasteko garai iristen hari da, eta guk uste baina bizkorrago. Aste hau luzea izan da gero! Sorte on guztioi azterketetan!!!  


Google docs

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-05-14 22:02


Oporrak Bartzelonan

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-05-12 14:33

tagzaniapasteTagzania: usua Aurtengo Aste Santuetako oporraldiaren zatirik handienetako bat Catalunya-an igaro dut. Familia eta lagunekin Baqueira-Vereten eskiatzen ibili ginen aste bete. Elurrarekin zorte handirik izan gabe, baina eguzkiaren konpainiarekin bi egun osoz. Zarautzera bueltatu eta lagunekin egoteko asteburu bat izan nuen. Garagardo azoka zela eta asteburuan lasaitzeko denbora asko ez genuen izan. Garagardoa gora eta behera, codillo, aza, patata purea eta saltxitxen konpainian... hori bai, eguraldia ezin okerrago. Etxera  bueltan, txingorra zela eta ia ezinezkoa izan ze...


Zuregatik Iosu!

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-05-07 09:26

    Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila z...


    We wanted to do something different during holidays, so we thought in rent a car or a van, and do a trip to know newplaces. The biginning was a little bit confusing, but finally we dicided to rent a van and sleep into. The trip started on Thursday evening at 1 o´clock. We put the quilts, the wallets, the food on the back of the van and we started the trip.   First stop Heerenveen. We walk around the village for a short time. Because we wanted to take advatage of the time. We cotinued until Dokkum, second stop. We visited the centrum after have a dinner, stuffing eggs cook...


2008ko martxoaren 6 eta 7an Ekonomia Solidarioa, autogestioa eta kooperatibismoari buruzko jardunaldiak egin ziren HUHEZIn. Biltzar honen bidez, hainbat gairen eztabaidarako, analisirako eta gogoetarako bide zabaldu nahi izan zen. Hizlarien artean, gaian adituak diren pertsonaiek izan ziren HUHEZIko fakultatean: José Luis Coraggio, Paul Singer, Marie Bouchard, Adrian Zelaia, Jon Sarasua, Luis Razeto, José Gomez, Natalia Quiroga, Eneritz Pagalday eta Leire Uriarte. Besteak beste, gaur egungo gizartean nagusi den sistema kapitalistari alternatiba bat moduan aurkeztu zen ekonomia solidarioa...


Putreak gose dira

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-04-22 09:22

Eguzkiak gogor jotzen du gure soinaren gainean, kantinploran ur tanta bi besterik ez dira geratzen eta bitartean Jone bere azal hunkiberaren inguruan dihardu isilik egon gabe, momentu horretan gauza garrantzitsuagorik ez balego bezala. Noraezean gabiltza, nonbaitera iristeko itxaropena galtzear gaudela. Baina aurrera jarraitu behar dugu putreen hurrengo platera izan nahi ez badugu behintzat. Ez dizkigute begiak gainetik kentzen, jada hilik egongo bagina bezala. Ez dakigu nola iritsi garen basamortu honetara, baina hemen gaude, zer egin jakin gabe. Aurrera goazela, palmondo baten irudia dato...


Kalendarioa

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-04-03 14:37

Gaur, gmailen kontu bat egiteaz gain, Googleko kalendarioetan salseatzen ibili gara. Hona emen gure lehen urratsak aste hontako ordutegiarekin:


Daniel Innerarity, Bilbo 1959, filosofo aeta saiogilea   Prestatuta ez gauden egoera batzuen aurrean jokatzera bultzatzen gaituzte gaur egun, gehiegizko informazioaren aurrean jokatzera. Ez dakigu zer egin gehiegizko informazio horrekin. Innerarity-ren ustetan, informazioa kudeatzea zintzilik daukagun gai bat da, unibertsitateetan erakutsi beharko litekeen gaia da.               Gaur egungo jakintzaren gizarteak tontoagoak bihurtzen gaitu. Gure aitona-amonak jakintsuak ziren bai. Garai hartan jakin zezaketen guztia baitzekite...


Zergatik Firefox?

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-03-31 12:06

Mozilla Firefox web nabigatzaile librea da, euskaraz ere eskaintzen dena. Egia esan, inguruko jendeak erabiltzen duelako ezagutzen dut Firefox, nik, oraingoz, ez dut inoiz erabili nire ordenagailuan.   Testua irakurri ondoren, honako abantailak atera daitezke: diseinurako aplikazioa hobeak ditu, bizkorra da, segurtasun aldetik sendoagoa, estandarretara egokituta dago, ziurra, arina, inteligentea, Internet Explorer-en alternatiba... baina gehien errepikatutako ezaugarriak software librea izatea eta euskaraz aplikagarria.   Egunero gero eta jende gehiagok erabiltzen du eta gainera...