Bost blogak

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-02-27 12:35
1

Hemen da bost blog-en inguruko nire iritzia:

 

Danbaka da lehenik aztertu dudan bloga. Ez da kasualitatea izan, aurretik entzunda nuen blog bat da. Musikaren inguruan hitz egiten du; kontzertuak, CD berrien publikazioak, festibalak, taldeen agurrak... musikaren inguruan berriak aurkezten dizkizun blog bat. Ez du bestelako diseinurik baina ongi antolatuta dago eta baliabide ugari eskaintzen ditu, hala nola, bideo, testu, etiketa eta argazkiak.

Artista ezagunez hitz eiteaz gain, euskal musikan horren famatuak, edota musikaren munduan lehen pausoak ematen ari diren taldeez ere mintzatzen da danbaka. 

 

Poeta bizien kluba, hau bai izan da kasualitate. Idazleen apartatuan sartu eta nire interesa piztu duen izenburua izan da, poeta bizien kluba... Xorino delako batek sinatzen ditu blogean azaltzen diren testuak, blog honek ez du aurpegirik. Lehen ahaztu egin zait esatea, blogean poesia irakurri daiteke. Poesia hutsa, ez argazki eta ez bideo... baina ez da ezeren faltan sumatzen. Nahiko da bertan azaltzen diren testuekin, poesia gustuko baduzu, noski.

 

Fotolog-a da nire hirugarren aukera. Azken aldian, jende ugarik sortu du bere txoko interneten blog mota honekin. Argazkien blog bat da bere izenak argi esaten duen moduan. Egunean argazki bat eta testua idatzi daitezke. Gehienbat argazkiak ipintzeko balio du eta ondoren, nahi izanez gero testua erantsi. Baliabide aldetik hori besterik ez du, ezin daitezke bideoak ipini, oraingoz behintzat. Bideo edo musikarekin loturak besterik ezin daitezke egin. Fotolog-a duen beste jendearekin lotura izateko aukera eskaintzen dizu. Eta fotologa izanez gero, blogean idazteko aukera.

Antolakuntza aldetik oso garbia. Argazkiak urteka, hilabeteka eta egunka daude sailkatuta. Egunean argazki bat baino ezin denez ipini, oso erraza da bertan ibiltzea. Norberak nahi duen diseinu pertsonalizatua ematen dio blogari. Baina, egia esan ez dago askorako aukerarik, uste dut kolorea eta blogaren izenburua besterik ezin dela aukeratu. Guztiek dute formatu berdina.

 

Kirai bloga interneten nenbilela aurkitu nuen. Japonian bizi den gazte espainiar baten bloga da. Bertan Japoniaren inguruko gauza asko eta asko ikasi daitezke. Bertako kultura eta bitxikeriei buruz hitz egiten du, baina guztia europar baten ikuspegitik, hori da interesgarriena. Oso ongi antolatuta dago. Eguneko argazkia eta testuaren azpian, zenbait gauza ulertzen lagunduko dizuten azalpenak emetan ditu loturen bitartez. Bitxikeriaren (Pepsi de pepino edo Kit Kat Limon) batekin edota idatzitako gaiarekin zerikusia duen loturaren bat egiten du. Gainera asko hitz egiten du Japoniar kulturaz. Niri benetan interesgarria iruditu zitzaidan.

Blogak web orri askorekin loturak ditu eta jende askok hartzen du parte, iritziak emanez edota galderak eginez.

 

18/98 auziaren bloga. Berriako blog-en barnean aurkitu nuen. Bertan 18/98 auzia egunean egun jarraitzeko aukera duzu. Auziaren inguruko informazioa dago eskuragarri eta gainera egiten diren ekimen guztian berri ere ematen du. Ongi antolatutako bloga da eta ez du inolako zailtasunik erakusten. Testu batzuk oso luzeak dira, baina egoerari dagokiola. Diseinua sinplea da, baina ez da ezer faltan somatzen.

 

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-04-10 12:13 #1

Aupa, Usua! Lehen bi loturak gaizki daude. Hori konpontzerik bai?<br>


Utzi iruzkina: