Oporrak Bartzelonan

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-05-12 14:33


Tagzania: usua

Aurtengo Aste Santuetako oporraldiaren zatirik handienetako bat Catalunya-an igaro dut. Familia eta lagunekin Baqueira-Vereten eskiatzen ibili ginen aste bete. Elurrarekin zorte handirik izan gabe, baina eguzkiaren konpainiarekin bi egun osoz.

Zarautzera bueltatu eta lagunekin egoteko asteburu bat izan nuen. Garagardo azoka zela eta asteburuan lasaitzeko denbora asko ez genuen izan. Garagardoa gora eta behera, codillo, aza, patata purea eta saltxitxen konpainian... hori bai, eguraldia ezin okerrago. Etxera  bueltan, txingorra zela eta ia ezinezkoa izan zen bizikletaren gainean jarraitzea. Errepide zuri-zuri zegoen eta kotxeek egindako marken gainean joaten saiatu ginen.

Aste bete geratzen zitzaigun oporrak amaitzeko eta ez Bartzelonara joatea erabaki genuen. Bertan ditugun bi kuadrilakoen etxean lau egun pasa genituen. Baina beti bezala, ez zitzaigun turismorako denborako asko geratu. Hori bai: la de un pirata es la vida mejor, dudarik gabe!!!!  Ron botilaren ordez martinia eranda ere...

Horrela bukatu ziren nire oporrak, astelehenean esnatu eta Arrasateruntz goizeko bederatzietan.




Utzi iruzkina: