Ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatibismoa
2008ko martxoaren 6 eta 7an Ekonomia Solidarioa, autogestioa eta kooperatibismoari buruzko jardunaldiak egin ziren HUHEZIn. Biltzar honen bidez, hainbat gairen eztabaidarako, analisirako eta gogoetarako bide zabaldu nahi izan zen. Hizlarien artean, gaian adituak diren pertsonaiek izan ziren HUHEZIko fakultatean: José Luis Coraggio, Paul Singer, Marie Bouchard, Adrian Zelaia, Jon Sarasua, Luis Razeto, José Gomez, Natalia Quiroga, Eneritz Pagalday eta Leire Uriarte.
Besteak beste, gaur egungo gizartean nagusi den sistema kapitalistari alternatiba bat moduan aurkeztu zen ekonomia solidarioa. Jatorri desberdinetako esperientziak elkarbanatu ziren giro paregabean. Eztabaidarako lekua ere egon zen, bertara agertu ginenok gure iritziak plazaratu eta gaiaren inguruan edonolako galderak egiteko. Eta hala izan zen, eztabaidarako garaian jendearen interesa handia zen, gutxi batzuk hitz egin gabe geratu behar izan zuten denbora falta zela eta.
Amaiera moduan Eneritz Pagalday eta Leire Uriartek bi egunetan zehar mahai gainera atera ziren idei nagusiak bildu eta ekimen sozioekonomiko solidarioen inguruan gogoeta egin zuten.
Argazkian, Adrian Zelaia, Jon Sarasua eta Leire Uriarte.Adrianek eta Jonek La dimensión autogestionaria en la experiencia cooperativa de Mondragón, hitzaldiarekin, Euskal esperientziaren inguruan jardun ziren, MCC-ren historia eta izateari buruzko azalpenekin. Hitzaldian pertsonen autogestioaren garrantzia azpimarratu zen behin eta berriz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: