"Trapero" gure lehen urratsa

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-02-08 14:39
1

Berriak Patxi Iraetari "Trapero" egindako elkarrizketaren artikulu bat idaztea izan da lehen urratsa. Elkarrizketa irakurri eta nondik nora joan behar dudan ere ez dakit. Denbora gehiegi pasa dut atzerrian, euskaraz behar den bezala idazteko gai ere ez naiz. Baina ekingo diogu…

Drag queen, aitzindari, blogaria, trapero… era askotako hitzak erabiltzen ditu Berriak Patxi Iraetari erreferentzia egiteko. Izatez udaltzaina eta afizioz blogaria. Euskal blogosferako aitzindari eta momentuz behintzat, ikasleontzako erreferentzi puntu garrantzitsu bat.

Blogak edozeinen eskuetara dauden tresna bilakatu dira gaur egun. Edonork zintzilikatu ditzake bere iritzi, testu, argazki edo bestelakoak interneten. Besteen blogak irakurri, iritziak konpartitu edota kritikatu ere. Zeure buruari idazle kutsua emateko tresna izan ahal da. Interneten zure txokoa eraiki eta bestelako mundu batean sartzeko aukera eskaintzen dizute. Hau izan da, urteetan zehar “Traperok” egin duena, dozena erdi bat blog sortu,  eta interneten edonoren eskuetara dagoen informazioa eraikitzen joan.

Munduan dauden desastreak ahazteko aukera ematen omen dizute blogek. Ez dakit egia ote den baina, ordu batzuk behintzat eskaini behar zaizkio. Idazkera zaindu, edo ez… argazkiak aukeratu, diseinua… exibizionismo puntu bat aurki daiteke, ez? Edota nahi duenarekin zure iritzi eta idatziak konpartitzeko aukera hutsa da? Irakurleak dauden bitartean, berdin dio zer nolako arrazoiarengatik idazten ditugun blogak. Gero eta interes handiago pizten dute. Eta oraingoz behintzat, ez dago irakurle falta. Gauza da, irakurleen interesa piztea ez dela horren erraza.

Nork daki, egunen batean, gure artean dagoen ikasleren baten blogak aintzakotzat hartzekoak bilaka daitezke. Bitartean, gure lehen saiakera honi itsura ematen jarraituko dugu, norbaitek gure blogetan interesa jartzeko zain.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-04-10 12:05 #1

Nork daki, baina seguru nago zuetariko batzuk blogari onak izango zaretela. Animo!<br>


Utzi iruzkina: