Putreak gose dira
Eguzkiak gogor jotzen du gure soinaren gainean, kantinploran ur tanta bi besterik ez dira geratzen eta bitartean Jone bere azal hunkiberaren inguruan dihardu isilik egon gabe, momentu horretan gauza garrantzitsuagorik ez balego bezala. Noraezean gabiltza, nonbaitera iristeko itxaropena galtzear gaudela. Baina aurrera jarraitu behar dugu putreen hurrengo platera izan nahi ez badugu behintzat. Ez dizkigute begiak gainetik kentzen, jada hilik egongo bagina bezala.
Ez dakigu nola iritsi garen basamortu honetara, baina hemen gaude, zer egin jakin gabe. Aurrera goazela, palmondo baten irudia datorkit burura, kolore berde indartsuz margotua… begiak igurtzen ditut irudipena aurretik kendu nahian, baina ez da desagertzen. Basamortu erdian palmondo batekin egin dut topo? Ba, bai nire lagun guztian ahal duten moduan korrika hasi dira palmondorantz. Inoiz ez dut ur distiratsuagorik ikusi. Ikusi bezain pronto eskuak uretan sartu eta edatera noala desagertu egiten da, eta urarekin batera palmondoa ere. Ingurura begiratu eta nire lagunak ere desagertu egin dira, putreak aldiz nire gainean jarraitzen dute. Biraka ari dira nire buru gainean eta nigana datoz. Korrika hazten naiz… atzean ditut eta arean korrika egitea oso zaila da, ezin dut gehiago eta lurrera erori naiz… gainean ditut!
Ohean esnatu naiz izerdi patsetan blai. Amets bat besterik ez da izan. Ohetik altxa eta gelako lurzorua ondarez beteta dago.
Agian ez da idatzi hau ulertuko. Bart gauean izan nuen amets bat da, azken aldian putreak gose dira eta gure inguruan dabiltza inoiz baina sarriago. Esaten dutenez ametsak ez dira kasualitate, nor berak interpretatu dezala beraz bart gauean izan nuen ametsa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: