Zergatik Firefox?
Mozilla Firefox web nabigatzaile librea da, euskaraz ere eskaintzen dena. Egia esan, inguruko jendeak erabiltzen duelako ezagutzen dut Firefox, nik, oraingoz, ez dut inoiz erabili nire ordenagailuan.
Testua irakurri ondoren, honako abantailak atera daitezke: diseinurako aplikazioa hobeak ditu, bizkorra da, segurtasun aldetik sendoagoa, estandarretara egokituta dago, ziurra, arina, inteligentea, Internet Explorer-en alternatiba... baina gehien errepikatutako ezaugarriak software librea izatea eta euskaraz aplikagarria.
Egunero gero eta jende gehiagok erabiltzen du eta gainera hobetzen doa, pertsonalizatzeko erraza da, nabigazio ordenatua eskaintzen du, seguruagoa da pop-up blokeoari esker, markadoreekin gestio errazagoa eta informazioa bilatzeko oso erraza da integratutako bilatzaileekin, hauek dira interneten Firefoxen inguruan topatu ditudan abantailak, asko testuan aipatutakoekin bat datoz.
Egia esan software libreak erabiltzean komunitate baten partaide sentitzeko aukera duzu, testuan ongi nabarmentzen den bezala, gainera izugarrizko askatasuna eskaintzen dizu eta testuan, Mikel Irizarrek ongi aipatu duen bezala, behetik gorako ekimenak egitea posible delako, Internet Explorer bezalako erabiltzaile batekin ez bezala.
Baina arrazoi guztietan nabarmenena eta garrantzizkoena, euskaldunoi interneten erraztasun osoz euskaraz nabigatzeko ematen duen aukera da. bi tresna esanguratsu ditu, alde batetik aida ezaguna den XUXEN euskarazko zuzentzailea; eta bestetik, Euskalbar euskarazko zortzi hiztegi nahi duzunean eskura izan ditzakezu. Honekin guztiarekin euskarari bultzada bat emateko aukera sortzen zaigu, eta gure hizkuntzan teknologia erabiltzeko aukera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: