¿Cómo sobrevivir a la sociedad del conocimiento?

noraezean 1456151865281 noraezean | 2008-03-31 12:08

Daniel Innerarity, Bilbo 1959, filosofo aeta saiogilea

 

Prestatuta ez gauden egoera batzuen aurrean jokatzera bultzatzen gaituzte gaur egun, gehiegizko informazioaren aurrean jokatzera. Ez dakigu zer egin gehiegizko informazio horrekin. Innerarity-ren ustetan, informazioa kudeatzea zintzilik daukagun gai bat da, unibertsitateetan erakutsi beharko litekeen gaia da.

 

            Gaur egungo jakintzaren gizarteak tontoagoak bihurtzen gaitu. Gure aitona-amonak jakintsuak ziren bai. Garai hartan jakin zezaketen guztia baitzekiten. Bat zetorren, jakin zitekeen guztia, jakiten zenarekin.  Gaur egun aldiz, jakin dezakegunaren erdia ere ez dakigu, gehiegizko informazioa dela eta.

 

            Baina Innerarity-ren hitzetan. Gaur egungo tontoa ez da ezjakina, gaur egungo tontoa galduta eta nahasia dagoen pertsona bat da. gehiegizko informazioaren mundua, ezaguna egiten zaigun mundu bat da, baina, aldi berean ezezaguna.

 

            Bigarren ideia garrantzitsu bat ere atera zen hitzaldian, erabiltzaile otzanak omen gara, gure gizartea gu baino argiagoa delako, “hay más saber del que yo nunca podré saber”. Eta gainera, gauza asko dakizkigu norbaitek esan dizkigulako, hau da, erabiltzaileen nahizko esklabutza.

 

            Gaur egun jolasten ikasi behar dugula zioen Innerary-tik, erabiltzen ikasten delako eta ez instrukzioen liburua irakurtzen.

 

            Egungo gizartean gaitasun eta aukeran artean izugarrizko deskonpentsazioa dago. Nola moldatu benetako aukerak lan mundura?

 

            Ondorio moduan filtro baten beharra aipatu zuen, gehiegizko zarata hori, informazioa gainetik kenduko digun filtroa. Gainera, bost estrategia aipatu zituen gehiegikeriaren aurrean jokatzeko:

 

1.      Atentzioa kudeatu.

2.      Informazioa ezereztatu.

3.      Norberak, bere kabuz pentsatu dezala.

4.      Kooperazioa è denbora eta lana aurreztuko dizkiguten sistemak bilatu.

5.      Laburrak izan.

 

Jakin behar ez dena zer den dakiten pertsonak behar dira gaur egungo gizartean.


Utzi iruzkina: