Hemen da bost blog-en inguruko nire iritzia: Danbaka da lehenik aztertu dudan bloga. Ez da kasualitatea izan, aurretik entzunda nuen blog bat da. Musikaren inguruan hitz egiten du; kontzertuak, CD berrien publikazioak, festibalak, taldeen agurrak... musikaren inguruan berriak aurkezten dizkizun blog bat. Ez du bestelako diseinurik baina ongi antolatuta dago eta baliabide ugari eskaintzen ditu, hala nola, bideo, testu, etiketa eta argazkiak. Artista ezagunez hitz eiteaz gain, euskal musikan horren famatuak, edota musikaren munduan lehen pausoak ematen ari diren taldeez ere mintzatzen ...
Asteburu pasa etorri zinen. Larunbata zen eta guztiok gau erretzeko asmotan ginen... eta hala egin genuen, bai... Gaueko argi bilakatu zinen. Arazo, buruahuste, konplexu... guztia alde batera uzti eta gaua gurea bilakatu genuen. Ohikoa den moduan, asteko Galtxagorri moment... konturatzerako gauerdia, eta Maria Errauskinen modura kalabazan sartu eta korrika abiatu ginen... hortik aurrerakoak guretzako gordeko ditugu, erdiak gogoratzen ez baditugu ere. Baina igandean loreak mendian jarraitzen zuten eta zu, berriz ere, bueltan zinen.
Berriak Patxi Iraetari "Trapero" egindako elkarrizketaren artikulu bat idaztea izan da lehen urratsa. Elkarrizketa irakurri eta nondik nora joan behar dudan ere ez dakit. Denbora gehiegi pasa dut atzerrian, euskaraz behar den bezala idazteko gai ere ez naiz. Baina ekingo diogu… Drag queen, aitzindari, blogaria, trapero… era askotako hitzak erabiltzen ditu Berriak Patxi Iraetari erreferentzia egiteko. Izatez udaltzaina eta afizioz blogaria. Euskal blogosferako aitzindari eta momentuz behintzat, ikasleontzako erreferentzi puntu garrantzitsu bat. Blogak edozeinen eskuetara dauden tresna bila...
Blogen munduan adituak bihurtzeko bideari ekin diogu gaur. Iada osteguna eta oraindik noraezean...
Aupa, Usua! Lehen bi loturak gaizki daude. Hori konpontzerik bai?
Nork daki, baina seguru nago zuetariko batzuk blogari onak izango zaretela. Animo!
Ez nekien Edurne Zuri nirekin bizi zenik . . . *blog bikaina Usu! ;)