non GIROA han GOGOA

Fever gaua

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-03 12:34

Azaroak 30, ostiralean, Fever University jaia eman zen. Jai hau, Bilboko hiru unibertsitateek egitaratutakoa da; Elkano, Komertzioko kamara eta informatikakoak. Fever-erako sarrerak, jai eguna baino lehenago erosiz, 10 € eta egun bertan lehilatilan erosiz, 12 €. Hala ere, sarrera baten truke, kontsumizio bat dohainik eskuratzen duzu. Fever diskotetak, lau sala edo gune ditu; gold, pink, black, blue. Gune bakoitzean musika estilo ezberdinak jartzen dituzte, hip-hop, rock, house, "patxanga". Gau guztian zehar, lau salak guztiz bete ziren ia lekurik gabe geratu arte. Jendearen iritzia j...


  Jai giro bikaina topatu genuen ostegunean            Pasaden ostegunean, lagun batzuekin batera, Gasteizera joatea otu zitzaigun, bertako giroa zain zen jakin nahian. Dena antolatu genuen aurreko egunean, asteazkenean. Azken autobusa hartuko genuen Bilbotik 22:00etan eta bertara iritsitakoan afaltzera joango ginateke.Berandu agian baina lekua hartua genuen eta baiezkoa eman ziguten tabernariek.Hurrengo egunean, gau pasa egin ondoren, 7:00etako autobusa hartuko eguen etxera bidean.           ...


  Udan edota neguan jai egitera ateratzea ez da berdina izaten.Udan kalea da nagusi, neguan berriz tabernak edota diskotekak     Biak izan daitezke giro ezin hobea, baina aldaketa asko dago udako gau batean ateratzetik negu hotz bateko gauera.Udan, herriko eta hiri nagusienetako jaiak ospatu ohi dira, jai gehiena kaleko giroan ospatzen delarik.Hauetan nagusi izaten dira kaleko konpartsak, musika taldeak … horregatik izaten dira kaleetan nagusi.Gainera nolabait gazte gehienentzat egun hauek izaten dira aproposenak jaian ibiltzeko, klaserik ez dutelako edo egun libre gehia...


 Larunbaterako antolatu dute Sakanan, AHT Gelditu elkarlanaren eskutik ibilaldia       Azaroaren 24an larunbatarekin izango da prestatu duten martxa, proiektu erraldoi honen alde ez daudela adierazteko.Bertako biztanleekin batera AHT Gelditru plataformak ibilaldia egitera animatzen du biztanleria, jakinarazteko AHT proiektuak gauzatu nahi duen ibilbideti igaroko direlako.Herriz herri egiteko asmoa dute, Izurdiagatik hasi eta Uharteraino.Goizeko 9etan da hasteko deialdia eta Uhartera eguerdiko ordu bietan iristea aurreikusia dute.Bertan, bertakoek bazkari bat prestat...


Egun hauetan leku anitzetan egon dira gazteen bilkurak eta batez ere unibertsitateetan eta Usurbilen  Azken aste hauetan topaketa hainbat egon dira Euskal Herriko gazteriaren artean.Batez ere bilkura honen zergatia, gaur egun bizi dugun errealitateri buruz hitz egiteko eta gazteriak nola aurre egin diezaiokeen jakin ahal izateko sortzen ari diren eta jadanik sortuak diren inposaketei aurre egiteko. Honetarako guztirako, pasaden azaroaren 14ean, Leioako kanpusean topaketa bat egon zen egun osokoa hain zuzen ere.Goizean hitzaldiak egon ziren eta gero bertso bazkari bat dastatu ahal izan ...


    Ostegunak dudarik gabe unibertsitatean ikasten duten ikasleenak dira. Batez ere osteguneko gauei erreparatzen baldin badiegu.Euskal Herri osoan gau hauetan, batez ere hiriburuetan gazteak dira nagusi, gehiengoa ikaslea, eta karrera edozeinekoa gainera.Ikasle askok euren astea ostegunetan amaitzen dute eta hori dela eta gau hauek probesten dituzte horretarako, parrandan ateratzeko.    Iruñean, Bilbon, Gasteizen… jai eguna dela dirudi edozein eguenetan bertara hurbilduz gero.Tabernak zabalik aurkituko dituzu joanez gero, eta giroa bikaina.   Iruñean esaterako...


Azaroaren 23an, Rock gaua izango da, non bertan Negu Gorriak taldeari omenaldia egingo zaion. Omenaldi hau, Gasteizen egitaratua dago eta honez gero jende askoren presentzia espero da, batez ere jada sarrera anitz saldu direlako.      Ostiraleko omenaldi hau, musika talde ezberdinez osatuta dago eta denek beraien kantu famatuenak joko dituzte, talde garrantzitsu honi tributoa egiteko. Lau talde hauek, Inaurkeim, Rockefeler, Mechott pupita, Infux dira. Ostiralean, gaueko 21.00etan omenaldi honek bere hasiera emango du eta gutxienez, 2 orduko iraupena izango du ekitaldiak....


Larunbatean izango da karpa Iruñean     Urtero bezala aurten ere karpa antolatu dute ikasleek.Ohiturak mantentzen dituzte, eta besteetan legez, aurten ere azken urtea duten ikasleek karpa antolatzen dute, jai giroa hitz gutxitan esanda.Musika, kontzertuak... egoten dira gau osoan zehar eta jende anitz hurbiltzen da bertara, baina hala ere ez da soilik gau giroa egoten, egun osorako prestatzen dituztelako ekintzak.Orain aipatu ditugunaz gain, egunez, bertsolariak bazkaria, eta arratsaldetik hasita taula gainera igoko diren musikariekin alaituko dute arratsaldea dantza eta kant...


        Ken Zazpi talde bizkaitarrak, udazken hasierarako zuen aurreikusia disko berriaren kaleratzea, Azaroaren 10a zen data, baina arazo batzuk izan direnez ez die denborarik eman eta neguan iada bai, kalean izango dugu.          Talde honen sorrera 1996. urtean izan zen Gernikan, lehenago talde ezberdinetan aritzen ziren bi taldekideen elkarketak sortu zuen gaur egun ezagutzen dugun Ken Zazpi taldea.2000. ureterarte ez ziren benetan talde bezala funtzionatzen hasi, urte honetan berean maketa bat kaleratu zuten. ...


Zamudio jai giroan murgildu da ostiraletik    Goizean alai alai zeuden zamudiotar (Bizkaia) denak, izan ere jaiak ospatzen dituzte asteburu honetan.Denetarik egongo da egunean zehar, kale giroa ez da faltako, ziur. Iganderarte aukera dago bertara hurbiltzeko eta egunean zehar aipatu legez egongo zire artisau azoka, kalejira... parte har daiteke.     Gazteei normalean gehiengoei gau-giroan murgiltzea gustatzen zaie eta hori argi dago ez dela faltako.Lehen egunean, azaroaren 9an, Laia, Trikizio eta bukatzeko DJak egongo dira gau guztian, kale giroa alaituz eta musika ...