Gau pasa Gasteizen

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-11-26 12:02

 

Jai giro bikaina topatu genuen ostegunean

 

         Pasaden ostegunean, lagun batzuekin batera, Gasteizera joatea otu zitzaigun, bertako giroa zain zen jakin nahian. Dena antolatu genuen aurreko egunean, asteazkenean. Azken autobusa hartuko genuen Bilbotik 22:00etan eta bertara iritsitakoan afaltzera joango ginateke.Berandu agian baina lekua hartua genuen eta baiezkoa eman ziguten tabernariek.Hurrengo egunean, gau pasa egin ondoren, 7:00etako autobusa hartuko eguen etxera bidean.

            Iritsi zen osteguna eta Bilboko Termibusen elkartu ginen denak. Hiru ordu laurdeneko bidaia igaro ondoren, afaltzera habiatu ginen, gero alde zaharrera joateko.Bapo afaldu eta kopa eskutan Kutxilleria kalerantz gindoazen.Alde zaharreko tabernak ezagutu genituen eta jada 4:30ak zirenean gehienak itxi zizkiguten.Bertako jendeari galdezka hasi ginen ia nora joan, berehala gomendatu zizkiguten People, diskoteka antzeko bat zena eta Azkena taberna, bere izenak dioen bezala azkenerarte irekia egoten dena.Beraz, azken honetara joatea izan zen gure aukera eta gero azkar iritsi ziren 6:30ak, autobusera joateko ordua.

Gau girotua pasatu ondoren, etxera itzultzeko gogoak ere bagenituen eta gustura hartu genuen autobuseko eserlekua.


Utzi iruzkina: