AHT Gelditu martxa

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-11-21 11:23

 Larunbaterako antolatu dute Sakanan, AHT Gelditu elkarlanaren eskutik ibilaldia

 

    Azaroaren 24an larunbatarekin izango da prestatu duten martxa, proiektu erraldoi honen alde ez daudela adierazteko.Bertako biztanleekin batera AHT Gelditru plataformak ibilaldia egitera animatzen du biztanleria, jakinarazteko AHT proiektuak gauzatu nahi duen ibilbideti igaroko direlako.Herriz herri egiteko asmoa dute, Izurdiagatik hasi eta Uharteraino.Goizeko 9etan da hasteko deialdia eta Uhartera eguerdiko ordu bietan iristea aurreikusia dute.Bertan, bertakoek bazkari bat prestatua izango dute ibilaldira animatu diren guztientzat eta arratsaldea ere jai giroan pasatzea espero da.

   Bestalde, bertako herritarrei antolakuntzatik adierazi dute beren ideia AHT Gelditu pankartak leihoetan ikusgai jarriz, herria horren aurka dagoela adierazteko era ona izango zela eta horretara animatu dute. Pankartaok salgai  daude iada taberna askotan eta Sakana jarritako AHT Gelditu guneetan.

   Eman duten prentsaurrekoan garrantzitsua dela jendetsua izatea  esan dute baina hala ere Arrasaten antolaturiko manifestazioan parte hartzera ere deitu dute Abenduaren 15ko manifestaldira.Azken honek AHT Gelditu!Inposaketarik ez! leloa izango du eta arratsaldeko 5etan hasiko da.


Utzi iruzkina: